2021 Martxoaren 8a, Emakumeen Nazioarteko Eguna. Kartel lehiaketa
Hondarribiko Udaleko Gizarte Zerbitzu, Berdintasuna, Kooperazioa eta Zahartze Aktibo Sailak 2021ko Emakumeen Nazioarteko Eguneko I Kartel Lehiaketa antolatu du ondoko baldintzen arabera:
Lema
Kartelen gaiak zerikusia izango du Martxoaren 8arekin, hau da, Emakumeen Nazioarteko Egunarekin eta ongi ikusteko moduan ondoko testua sartuko da:
"2021eko Martxoaren 8a- Emakumeen Nazioarteko Eguna"
Parte-hartzaileak
Lehiaketa honetan 18 urtetik gorako edozein pertsonak parte har dezake, banaka edo taldean, epaimahaikoek eta Hondarribiko Udaleko langileek izan ezik.
Egile bakoitzak gehienez lan bat aurkeztu ahal izango du, jatorrizkoa eta argitaratu gabea izan beharko duelarik.
Teknika
Erabiliko den teknika librea izango da, hau da: argazkia, margoa, marrazkia, collage, etab.
Neurriak
Kartela bertikala izango da eta bere luze zabalera 47 x 32 zentimetrotakoa.
Neurri hauek betetzen ez dituzten lanak ez dira onartuko lehiaketa honetan.
Egileek ez die markorik jarriko, horretaz antolatzaileak arduratuko baitira.
Posta elektronikoz bidaltzen diren lanak JPG edo PDF formatuan bidaliko dira, bereizmen handian (300 ppp)
Sariak
Sari bakarra emango da, 450 €takoa.
Sari honi P.F.G.Z.ri dagokiona kenduko zaie.
Kartel irabazlea 2021eko Emeki Elkartea eta Udalaren artean antolatutako Emakumearen asteko kartela izango da.
Eskaeren aurkezpena
Lanak honako helbide honetara eraman ahal izango dira:
- ARMA PLAZA kultur eta turismo informazio gunera
- Arma Plaza, 9 20280 Hondarribia (Gipuzkoa)
- Ordutegia: 10:00etatik 18:00etara (astelehenetik ostiralera) 10:00etatik 14:00 etara (igandetan)
- Emailez , helbide honetara: 2021martxoaren8@gmail.com
- Gutunazalean “2021eko Martxoaren 8a-Emakumeen Nazioarteko Eguna” adierazi beharko da.
- Lanak aurkezteko azken eguna otsailaren 20a izango da.
- Lanak egilearen sinadurarik gabe aurkeztuko dira, atzealdean lema bat idatzita daramatelarik. Honekin batera kartazal itxi bat egongo da eta honen kanpoaldean, aurkeztutako lanaren lema bera idatziko da.
- Kartazalaren barruan egilearen izen-abizenak, helbidea, N.A.N.en fotokopia eta telefonoa idatziko dira.
- Posta elektronikoz bidaltzen diren artxiboek postaren gai gisa eramango dute lanerako aukeratutako leloa, eta lelo bera duen karpeta bat erantsiko da. Bertan, egilearen izen-abizenak, telefono-zenbakia eta NANaren fotokopia sartuko dira.
Besterik
- Epaimahaiaren erabakia apelaezina izango da.
- Lanak (guztiak edo Udalak aukeratutako batzuek) Arma Plaza Interpretazio Zentruan erakutsiko dira Martxoaren 1etik 8ra bitarte.
- Saritutako kartelen jabea Udala izango da eta berak inprimatu, argitaratu eta zabaltzeko eskubidea izango du.
- Saritu gabeko lanak Arma plaza kultur eta turismo informazio gunean (Arma plaza 9) jaso ahal izango dira martxoaren 10tik 18ra bitarte. Goian aipatutako epearen barruan lanak jasoko ez balira, lehiatzaileak horri uko egin diola ulertuko lukete antolatzaileek.
- Lehiaketa honetan parte hartzearekin, baldintza hauek oso osorik ontzat ematen dira.
- Epaimahaikoen ustez aurkeztutako lanak saria jasotzeko behar adineko mailarik ez badute, sariak eman gabe utzi ahal izango ditu.