Web edukia bistaratu

2018ko Kirol Arloko Diru-laguntzen deialdia

Eskatzaileak

Dirulaguntza hauek eska ditzakete Hondarribiko irabazizko helbururik gabeko kirol klubak eta elkarteak; hala nola, Hondarribiko ikastetxeak eta ikastetxeetako guraso elkarteak.

 

Xedea

Kirolaren sustapenerako lehiaketa bidezko deialdia zabaltzea. Ondoren zehazten diren ekintzei emango zaie diru-laguntza:

  • Irabazizko helbururik gabeko Hondarribiko kirol kluben eta elkarteen ohiko egitura garatzeko diru-laguntza.
  • Hondarribiko udalerrian izarea bereziko kirol jarduerak antolatzeko diru-laguntza.
  • Hondarribiko ikastetxeei eta Hondarribiko ikastetxeetako guraso elkarteei, eskola kirolaren kudeaketarako egitura berezien sormen eta garapenerako diru-laguntza.
  • Hondarribiko kirol klubei eta elkarteei aparteko diru-laguntza.

 

Zenbatekoa

Emango diren diru-laguntzen kopurua 159.500,00 eurotakoa izango da, gehienez.

 

Eskabideak aurkezteko epea

Eskabideak aurkezteko epea hogei egunekoa izango da, iragarkia Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik aurrera

 

Eskatzen den dokumentazioa

  • Diru-laguntza eskaera normalizatua, eranskinetan datorren A eredua, beteta.
  • Nortasuna ziurtatzeko dokumentua (kasuaren arabera NAN, estatutuak, dagokion erregistroan sartutako eratze-eskriturak, dagokion erregistroak luzatutako ziurtagiria...).
  • Identifikazio Fiskalerako Kodearen fotokopia.
  • Zerga-betebeharretan eta Gizarte Segurantzaren ordainketetan indarrean den urtean egunean izatearen ziurtagiriak. Ziurtagiri horiek ez dituzte aurkeztu beharko HIRU MILA EURO baino zenbateko txikiagoa eskatzen dutenek.
  • Banku- edo aurrezki-erakunde batek luzatutako dokumentua, indarrean den urtean kontu korrontearen titulartasuna baieztatuz.
  • Laguntzeko eskatu den proiektu, programa edo jarduera azaltzen duen txostena.
  • Proiektu, programa edo jarduerari dagozkion diru-sarrera eta gastuen aurrekontu xehatua.

 

Izapideak non egin

BAZ

BAZ

 

Kale Nagusia 20. Hondarribia

 

943 11 12 13 - 943 11 12 11

 

Faxa: 943 11 12 50

 

Irailaren 16tik ekainaren 14ra: astelehenetik ostiralera: 9:00-13:30/16:00-18:00 larunbatak: 10:00-13:00.
Ekainaren 15etik irailaren 15era: astelehenetik ostiralera: 9:00-13:30 larunbatak: Itxita.

Fachada BAZ

Udalaren leihatila bakarra izatea eta informazioa, izapideak egiteko laguntza eta herritarrek gehien eskatzen dituzten udal-zerbitzuak ematea da biztanlearen arreta-zerbitzuaren xedea.

 

Gaiarekin lotutako dokumentazioa