Web edukia bistaratu

2018ko Jai Nagusietako kartel lehiaketa

Hondarribiko Udaleko Kultur Sailak 2018ko Jai Nagusietako Kartel Lehiaketa antolatu du ondoko bal­ dintzen arabera:

 

Partaidetza

Lehiaketa honetan edonork parte har dezake.

 

Gaia

Erabiliko  den  teknika librea  izango  da, hots:  argazkia,  margoa, marrazkia,  collage, etab.  lanak derrigorrez jatorrizkoak eta ezagertuak izan beharko dutelarik.

 

Lanak eta aurkezpena

Kartela bertikala izango da eta bere luze zabalera 70 x 50 zentimetrotakoa.

Neurri hauek betetzen ez dituzten lanak ez dira onartuko lehiaketa honetan.

Lehiatzale bakoitzak sari bat besterik ezingo du jaso.

Lehiaketara aurkezten diren kartelguztietan honako lema hau agertuko da:

  • "HONDARRIBIKO JAIAK 2018ko IRAILA"

Lan hauek egilearen sinadurarik gabe aurkeztuko dira, atzealdean lema bat idatzita daramatelarik, honekinbatera datorren kartazal itxiaren kanpoaldean, aurkeztutako lanaren lema bera idatziko da.

Kartazalaren barruan egilearen izen-abizenak, helbidea, N.A.N.en fotokopia eta telefonea idatziko dira.

Lanak BAZ-era eraman ahal izango dira, 2018ko ekainaren 29ko 13:30 orduak baino lehen, gutunazalean adierazi beharko duelarik "2018ko Jai Nagusietako Kartel Lehiaketa".

Egileek ez die markorikjarriko, horretaz antolatzaileak arduratuko baitira.

 

Izapideak non egin

BAZ

BAZ

 

Kale Nagusia 20. 20280 Hondarribia

 

943 11 12 13 - 943 11 12 11

 

Faxa: 943 11 12 50

 

Irailaren 16tik ekainaren 14ra: astelehenetik ostiralera: 9:00-13:30/16:00-18:00 larunbatak: 10:00-13:00.
Ekainaren 15etik irailaren 15era: astelehenetik ostiralera: 9:00-13:30 larunbatak: Itxita.

Fachada BAZ

Udalaren leihatila bakarra izatea eta informazioa, izapideak egiteko laguntza eta herritarrek gehien eskatzen dituzten udal-zerbitzuak ematea da biztanlearen arreta-zerbitzuaren xedea.

 

Erakusketa

Lehen saria irabazten duen lana izango da 2018ko Jaietako kartel-iragartzailea.

 

Sariak

  • 1. saria: 650 €
  • 2. saria : 300 €
  • 3. saria: 200 €

Sari hauei P.F.G.Z.ri dagokiona  kenduko zaie.

 

Saria banaketa

Sari banaketa Jai Nagusietan egingo da.

 

Oharrak

  • Epaimahaiaren erabakia apelaezinaizango da.
  • Lanak (guztiak edo Udalak aukeratutako batzuek) Arma Plaza lnterpretazio Zentruan erakutsiko dira abuztuaren 27tik irailaren 16a bitarte.
  • Saritutako kartelen jabea  Udala izango da eta berori inprimatu, argitaratu eta zabaltzeko eskubidea izango du.
  • Beste partehartzaileek ere baimena eman beharko dute, Kultura Batzordearen ustez merezi duten lanak jaietako Egitarau Ofizialean argitaratzeko,beti ere egilearen izenarekin.
  • Lanak, BAZeko bulegoetan (Kale  Nagusia, 20 - behea) jaso  ahal izango dira irailaren 25etik 29ra, eguerdiko 12:ooetatik  13:ooera.
  • Goian aipatutako epearen barruan lanak jasoko ez balira, lehiatzaileak horri uko egin diola ulertuko lukete antolatzaileek.
  • Lehiaketa honetan parte hartzearekin,baldintza hauek oso osorik ontzat ematen dira.
  • Epaimahaikoen ustez aurkeztutako lanak saria jasotzeko  behar adineko mailarik ez badute, sariak eman gabe utzi ahal izango ditu.

 

Informazio gehiago