Web edukia bistaratu

2018an ospatuko diren jaietako programan ekintza-proposamenak

2018ko Guadalupeko Ama Birjinaren omenez ospatuko diren jaietako programan zuen ekintza-proposamenak jasotzeko deialdia irekia.

Zuen proposamenak ekainaren 23a baino lehen aurkeztu behar dituzue BAZko bulegoetan (Kale Nagusia, 20). Eskaera­ orriarrekin batera, proposatutako ekintzen behar teknikoak eta ekonomikoak gehitzea eskertuko genizueke.

Horretaz gain, gogorazi nahi dizuegu nahitaezkoa dela Erantzukizun Zibileko Aseguru Poliza izenpetzea, Udalak zuzenean antolatu ez dituen Programa Ofizialeko ekintza guztietarako.

Proposamen guztiak aztertuko ditugu, bai antolaketa bai alderdi ekonomikoari dagokionez.

 

Izapideak non egin

Kultura

Panpinot

 

Pampinot kalea, 14. 2º. Hondarribia

 

943 111 283.

 

Astelehenetik ostiralera: 9:00-13:30. Larunbatak: itxita.

Fachada oficinas municipales

 

Informazio gehiago