Gaurkotasuna

Atzealdea

Zuhaitz Eguna apirilaren 1ean izango da

122 ametz landatuko dira egun horretan San Telmo inguruan iaz jaiotako beste hainbat haurren izenekin

2017·02·20


2017ko Zuhaitz Eguna apirilaren 1ean ospatuko da Hondarribian. XXII. Edizioa beteko du aurten ekimenak, eta iazkoaren gune berean ospatuko da, San Telmo inguruan.

“Iaz bezala, aurten San Telmo inguruan egingo dugu, Higer Itsasargitik hurbil” dio Kalixa Silanesek, Hondarribiko Udaleko Nekazaritza zinegotziak. “Udaletxeko Nekazaritza departamentuak antolatuta, aurten 122 izango dira landatuko diren ametzak, iazko zifrarekin konparatuz 16 gutxiago”.

Jaiotako haurren artean, 72 neskak dira eta 50 mutilak, eta izen erabilienen artean izenik ohikoenak nesken artean Irati, Maddi eta Libe dira, eta mutilen artean Aimar, Jon eta Ibai”.

“Ekitaldia goizeko 11.00tan hasiko da” dio Silanesek. “Ordu horretan daude deituak 2016. urtean jaiotako haurrak eta bere guraso, anai-arreba eta senideak. Urtero bezala, zuhaitz banaketak atzetik aurrera hasiko da, lehenik abendukoak eta azkenik urtarrileko haurrak. Ordu bete beranduago, 2010. urtean jaiotako haurren ordua izango da, aurten 7 urte betetzeagatik makila bana oparituko zaie eta”.