Gaurkotasuna

Atzealdea

Zolatze lanak egiten ari da Udala hirian zehar

Azken asteotan Udala Hondarribiko hainbat auzo eta kaleetan zolaztatze lanak burutzen ari da. Martxoaren erdialdera hasi ziran lanak eta apirilean zehar luzatzea aurreikusten da.

2018·04·05


Azken asteotan Udala Hondarribiko hainbat auzo eta kaleetan zolaztatze lanak burutzen ari da. Martxoaren erdialdera hasi ziran lanak eta apirilean zehar luzatzea aurreikusten da.

Besteak beste, honako kaleetako zenbait puntutan egingo dira asfaltatze lanak: Puntala, San Cristobal biribilgunearen inguruak, Baserritar etorbidea, Sokoako biribilgunea, Sabin Arana kalea, Bidasoa Ibilbidea eta Leiba Generala kalea, Alde Zaharrean.

Juan Mari Altuna Alkateordeak eta Zerbitzuetako zinegotziak dioenez, “uda gainean dugula ikusita, eta trafikoa handitzen dela ohartuta, hiriko hainbat kaletan zenbait gune edo zati txikitan errepidea zulatuta dago eta hobekuntza horiek orain egitea erabaki dugu. Gure asmoa errepideak ahalik eta egoera onenean egotea eta segurtasuna hobetzea da”.

Obra Lefesa enpresa egiten ari da eta aurrekontua 58.500 eurokoa da BEZ barne.