Web edukia bistaratu

Jarduera eta Ekitaldien agenda osoa

Eduki publikatzailea

Atzealdea

Zinegoak 2018

Bilboko Gaylesbotrans Nazioarteko Zinema eta Arte Eszenikoen Jaialdiko Hedapena
NOIZ Martxoak 15. 20:00
SARRERAK Doan
HIZKUNTZA Gaztelera eta Euskara

 

Zabaltzeko bideoa

Programazioa

The migrant mixtape

The migrant mixtape

ZUZ/DIR: Eli Jean Tahchi

Kanada| 2017|22‘|dok|J.B. arabiarra, ingelesa eta frantsesa, azpitituluak gaztelaniaz

LGTB+ mugimenduko pertsona arabiarrek “Kasete Migratzailea”, grabatutako gutun multzoa, bidaltzen dute HELEM Montreal erakundera. Kanadan asiloa eskuratzeko laguntza jasoko dutela uste dute, horrela beren sorterriko pertsekuzioaz eta biolentzia homofoboaz aldentzeko. Haietako batek, Adib Mardinik, Kanadan onartua izan ostean, bere bizitza aldatu zuen prozesua kontatzen digu.

Tailor

Tailor

ZUZ/DIR: Calí Dos Anjos

Brasil|2017|10’|ani|J.B. Brasilgo portugesa, azpitituluak euskaraz

Tailor marrazkilari transak beste pertsona transek gaurko gizartean dituzten bizipenak eta erronkak partekatzen ditu bere webgunean. Transgeneroaren inguruko filma, trans pertsonek egina.

Marguerite

Marguerite

ZUZ/DIR: Marianne Farley

Kanada|2017|19’|fik|J.B. frantsesa, azpitituluak euskaraz

Emakume nagusi batek, bere erizainarekin sortuko duen adiskidetasunaren ondorioz, aitortu gabeko desirak azaleratuko ditu, eta, horrela, iraganarekin bakea izango du.

Little potato

Little potato

ZUZ/DIR: Wes Hurley, Nathan M. Miller

AEB|2016|13’|dok|J.B. ingelesa, azpitituluak euskaraz

Perestroikako urte nahasietan SESBean bizirauteko borrokan, Elenak eta homosexuala den bere seme gazteak pirateatutako film estatubatuarretan aurkitzen dute ihesbidea. Baina laster, filmak ez dira nahiko izango eta Elenak “enkarguzko emaztea” izatea erabakiko du, Amerika gertutik ezagutu ahal izateko. Istorio autobiografikoa da hau, inspiratzailea eta aproposa; amets amerikarraren bila dabiltzan bi immigranterena.

Tarde para el recreo

Tarde para el recreo

ZUZ/DIR: Pablo Malo

Euskadi|2017|20’|fik|J.B. gaztelania

Futbolean entrenatzen ari direla, gola sartu eta sutsuki ospatuko dute bi lagunek. Horren ondorioz, haietako batek ezusteko erreakzioa izango du.

Ornitorrinco

Ornitorrinco

ZUZ/DIR: Sara Bamaba, Iván Martín Ruedas

España|2017|3’30’’|fik|J.B. gaztelania

Bi emakumek amaiera jarri diote euren maitasun harremanari, baina familia bazkari batean, bikote izaten jarraitzen dutelako itxurak egingo dituzte. Bietako batek ezin badio gezurrari eutsi, hitz gako bat esan beharko du: Ornitorrinko.