Edukira joan
Mostrar/ocultar menú principal de navegación [eu]

Hondarribia

Habiaratutako portletak
Web edukia bistaratu

Gaurkotasuna

Gaurkotasunaren xehetasuna

Eduki publikatzailea
Atzealdea

Zesta puntarik onena datozen bost asteburutan Hondarribian

'Hondarribiko Grand Slam-a', Jai Alai World Tourreko bi probetako bat, aurkeztu berri da Hondarribiko Jostaldi pilotalekuan. Bertan izan dira Juan Luis Silanes Udaleko Kirol zinegotzia, Mikel Egiguren Jai Aliveko gerentea, Joni Amboage Hondarribiko Pilota Eskolako presidentea eta egungo puntista onenen ordezkaritza zabal bat.

2021·09·15

'Hondarribiko Grand Slam-a', Jai Alai World Tourreko bi probetako bat, aurkeztu berri da Hondarribiko Jostaldi pilotalekuan. Bertan izan dira Juan Luis Silanes Udaleko Kirol zinegotzia, Mikel Egiguren Jai Aliveko gerentea, Joni Amboage Hondarribiko Pilota Eskolako presidentea eta egungo puntista onenen ordezkaritza zabal bat.

Juan Luis Silanes Kirol zinegotziak azpimarratu duenez, "hamabosgarren urtea da zesta-punta denboraldia antolatzen dela, kirol honetarako oso egokia den frontoi batean. Erraz esaten da, baina atzean lan asko dago. Lehen gastronomiarekin bat egiten zuen eta udan ospatzen zen, baina orain irailera eta urrira pasa dugu.

Bizitzen ari garen egoera honetan, Jostaldi pilotalekuaren edukiera 300 pertsonakoa da. Jai Alive eta Pilota Eskolari eskerrak eman nahi dizkiet, boluntarioekin eta euren idoloak ikusten dituzten eta egunen batean beraiek bezalakoak izatera iritsi nahi duten neska-mutilekin".

Mikel Egiguren Jai Aliveko gerenteak azpimarratu duenez, "2007tik proiektu honen parte izan gara. Udalak gure alde egin zuen eta oso pozik gaude egindako bideaz eta hemen jarraitzeaz. Duela hamabost urte Hondarribia ez zen existitzen zesta-puntaren munduan, eta orain eskolarik eta lehiaketarik onena dugu. ETB eta pilotari onenak izango ditugu, eta horrek harrotasunez betetzen gaitu".

Jony Amboage Hondarribiko Pilota Eskolako presidenteak "eskerrak eman nahi izan dizkio Udalari, jaialdiak antolatzea gure kirolaren bultzada delako. Gurasoen lan izugarria eskertu nahi dut, noski. Tamalez, ezin dugu edukiera osoa izan, baina, hala ere, jaialdiez gozatuko dugu".

Mundu mailakoa

Datozen bost asteburuetan (hiru ostiral eta bi larunbat) munduko puntista onenak ondo ezagutzen duten eszenatokian lehiatuko dira, zesta-puntak Euskal Herrian duen plaza indartsuenetako batean. Izan ere, 2007an berriro inauguratu zenetik, Jostaldik zesta-punta denboraldiak hartu ditu udaro, eta azken urteetan irailetik urrira bitartean.

Parte hartu duten bikoteak bi taldetan banatu dituzte. A multzoan Goikoetxea-Aimar, Erkiaga-Etcheto Olharan-Del Rio eta B taldean Arbe-Lopez, Beaskoetxea-Zabala eta Hormatxea-Manci daude. Talde bakoitzeko lehen biak urriaren 9ko finalaurrekoetan lehiatuko dira eta finala urriaren 15ean jokatuko da. Euskal Telebista bost jaialdietan izango da, ia zuzeneko emanaldiekin.

Txapelketa saio indartsu batekin hasiko da, Goiko-Aimarren eta Erkiaga-Etchetoren arteko norgehiagokarekin, hain zuzen ere. Ondoren, Arbe-Lopez eta Beaskoetxea-Zabala bikoteen arteko norgehiagoka izango da ikusgai.