Edukira joan
Mostrar/ocultar menú principal de navegación [eu]

Hondarribia

Habiaratutako portletak
Web edukia bistaratu

Gaurkotasuna

Gaurkotasunaren xehetasuna

Eduki publikatzailea
Atzealdea

Zesta punta jaialdiak datozen bost ostiraletan Hondarribian

Hurrengo bost ostiraletan zestako 'Grand Slam de Hondarribia' proba jokatuko da Jostaldi pilotalekuan, Jai Alai World Tourrerako puntuagarria izango dena. Txapelketa gaur aurkeztu da Udaletxean, Txomin Sagarzazu Alkatea, Juan Luis Silanes Kirol Zinegotzia eta Mikel Egiguren Jai Aliveko gerentea bertan izan direlarik, Imanol Lopez eta Nicolas Etcheto pilotarien babesarekin.

2020·09·15


Hurrengo bost ostiraletan zestako 'Grand Slam de Hondarribia' proba jokatuko da Jostaldi pilotalekuan, Jai Alai World Tourrerako puntuagarria izango dena. Txapelketa gaur aurkeztu da Udaletxean, Txomin Sagarzazu Alkatea, Juan Luis Silanes Kirol Zinegotzia eta Mikel Egiguren Jai Aliveko gerentea bertan izan direlarik, Imanol Lopez eta Nicolas Etcheto pilotarien babesarekin.

Txomin Sagarzazu alkateak adierazi duenez, "Udan ez bada ere, Jostaldik bost zesta-punta jaialdi interesgarri hartuko ditu. Udalak babesa emateko konpromisoari eusten dio eta osasun segurtasun berme guztiekin izango da".

Juan Luis Silanes Kirol zinegotziak gogorarazi duenez, "Maiatzean hasi ginen Jai Alive enpresarekin hitz egiten, baita Eusko Jaurlaritzarekin ere. Hasieratik ikusi zen udan zaila izango zela antolatzea, baina hartutako konpromisoa bete dugu. Ezberdina izango da, ez baita egongo beste udako gastronomiaren pizgarri hori, baina bai aste honetan hasita bost ostiraletan txapelketa hau jokatuko duten pilotari handiak Hondarribian izango ditugu".

Jarraian, Silanesek "Hondarribiko Pilota Eskolaren lan bikaina eskertu nahi izan du, azken urteotan asko hazi baita eta oso irizpide onekin".

Neurri guztiekin

Higiene neurriei dagokienez, "Pilotalekuak 700 ikusletik gorako edukiera du, baina oraingoan ostiralero 300 lagun inguru sartu ahal izango dira. Sarrera goitik egingo da eta irteera alboetatik. Langileak egongo dira argibideak ematen edo zalantzak argitzen, eta dena seinaleztatuta egongo da. Eserlekuak markatuta egongo dira, pertsonen arteko distantzia bermatuz".

Jai Aliveren aldetik, Mikel Egiguren gerenteak eskerrak eman dizkio Udalari "hainbeste urtetan eta egoera berezi honetan emandako laguntzagatik. Oso pozik gaude 2020ko txapelketa garrantzitsuenetako bat antolatu ahal izango dugulako Hegoaldean, luxuzko parte-hartzearekin. Hondarribia eta Jostaldi pilotalekua zesta-puntaren mapan eta toki nabarmenean daudela argi esan nahiko nuke ".

Egigurenek aitortu duenez, "bizi dugun egoera honekin ez da erraza jaialdiak antolatzea, baina dena martxan dago eta pozik gaude horregatik. 2007an, Jostaldi pilotalekua birmoldatu zenean, abentura batean sartu ginen. Lan polita eta gogorra izan da, udaro zesta profesionalari dagokionez fruituak ematen joan dena, baita eskolako kideen progresioarekin ere, orain Euskadiko indartsuenetako bat baita".