Gaurkotasuna

Atzealdea

Zesta jaialdiak eta gastronomia ostiralero Hondarribian uztaila eta abuztuan

Gaur goizean burutu da Alde Zaharrean udako zesta puntaren sasoiaren aurkezpena: jaialdiak uztaileko eta abuztuko ostiral guztietan (20:00etan) izango dira; aurkezpenean Kalixa Silanes Kiroletako zinegotziak, Mikel Egiguren Jai Alive enpresako ordezkariak eta Yoni Amboage, Hondarribiko Pilota Eskolako presidentea izan dira. Eskolako hainbat kirolari gazte ere bertaratu dira.

2018·07·10

Kalixa Silanes zinegotziak ‘publiko eta pribatuaren arteko lankidetza” kontzeptua nabarmendu du,  ‘hamabigarren urtez ekimen honetan Jai Alive, Udala, Pilota Eskola, eta zenbait jatetxe eta patrozinatzaileen arteko lankidetza baitago. Guztien arteko partaidetza horrekin Hondarribiak merezi duen lekua hartzen du zestan’.

Egigurenek zera adierazi du: “Hondarribia Jai Alai World Tourreko plazetako bat izango da hamabigarren urtez, eta horrez gain gastronomia mailan herriko jatetxerik onenak izango ditugu; ondorioz, ostiraletako plana oso interesgarria izango da. Eskerrak eman nahi dizkiot Udalari bere inplikazioagatik haseratik, eta nola ez, Pilota Eskolari egiten duten lanagatik. Denon artean lan-sinergia egokia lortu dugu”.

Yoni Amboagek gehitu duenez, “eskertzekoa da parte hartzen duten jatetxeen laguntza: Abarka, Enbata, Txantxangorri, Alameda, Batzokia, Atalaia, Laia Erretegia eta Arroka Berri jatetxea hain zuzen.

 “Esker ona azaldu nahi diegu pilotariei, antolatzaileei, ostalariei, laguntzaileei, Udalari, eta jakina, haurren gurasoei.  Aurreko urteetako jaialdietan hogeita hamar bat pertsona aritu ziren laguntzen dohainik. Lan handia dago eta denen artean aurrera egiten dugu; aurten hamabigarren urtea da eta zoriontzeko modukoa” amaitu du Amboagek.