Gaurkotasuna

Atzealdea

Zabalik da "Mintzalaguna" egitasmoan izena emateko epea

"Hartu, eman, eragin" da aurtengo leloa.

2017·10·03


Bosgarren  urtez antolatu du Hondarribiko Udalak, Euskaltzaleen Federazioarekin elkarlanean, euskararen erabilera sustatzea helburu duen 2017/2018 ikasturteko “Mintzalaguna” egitasmoa. Ekimenak euskaraz aritzen direnak aritzen ez direnekin astean ordubetez elkartu eta komunitate atsegina osatzea du xede, euskararen topagune bilakatzea gerora hiria ere halakoxea gerta dadin. Aurreko urteetan oso harrera ona izan du -iaz 5-6 kideko 13 talde osatu ziren-, eta bide beretik jarraitu nahi dute antolatzaileek.

Era berean, aurten ere martxan jarri du Udalak Talaia, Ama Guadalupekoa eta San Jose ikastetxeen babesa duen “Gurasolaguna” egitasmoa. Haurren ordutegiak aintzat hartuta gurasoentzako egokiagoak izan litezkeen ordutegiak adosten ditu, eta eurei egokitutako jarduerak antolatu.

Bi ekimenetan parte hartzen dutenei egindako galdeketek agerian utzi dute kideok inguru euskaldunagoa sortzeko grina dutela. Horren eragina jaso du aurtengo leloak: “Hartu, eman, eragin”.

Izena emateko epea urriaren 13ra arte dago zabalik, eta honakoak dira aukerak:

- Hondarribiko Udal Euskara Zerbitzua (Pampinot 12-14)

- E-posta: mintzalaguna@hondarribia.eus

- Internet: Udalaren webgunea ( http://www.hondarribia.eus ) edo https://labur.eus/hondarribia helbidea.