Gaurkotasuna

Atzealdea

Zabalik da Jai Nagusietako Grafiti Lehiaketan izena emateko epea

Irailaren 4an izango da ekimena.

2017·08·23


Urtero legez, Grafiti Lehiaketa antolatu du Hondarribiko Udaleko Kultura Sailak Jai Nagusietarako. “Hondarribia eta bere jaiak” izango da aurtengo margolanen gaia. Bi maila izango ditu lehiak: 14 urtetik gorakoena, eta 11 eta 13 urte bitartekoena. Partaideek taldeka jardun beharko dute; bakoitzak gutxienez hiru, eta, gehienez, lau kide izan beharko ditu. Grafitigileek bi ordu izango dituzte euren lanak osatzeko, eta antolakuntzak berak banatuko ditu spraiak.

Bi lehiaketak irailaren 6an izango dira, Kasino Zaharreko lorategian, arratsaldeko 5,30etan. Izen-emateak Gazte Informazio Bulegoan egin behar dira, goizeko 10etatik 13etara, irailaren 4ko 13ak bitarte.

Grafiti Lehiaketako Oinarriak

Haurren Grafiti Lehiaketako Oinarriak