Gaurkotasuna

Atzealdea

Zabalik da Botikako nekazal guneetan lursailetan izena emateko epea

2014an Hondarribiko Udalak, Hondarribia Abian Enpleguaren eta Ekonomiaren Garapenerako Planaren baitan, eta nekazaritza ekologikoa sustatzeko helburuarekin, Zimizarga auzoan Botika Agroaldea izeneko gunean sortu zuen.

2018·12·04

“Gunea hiru lursailez osaturik dago eta bere kudeaketaz Behemendi Elkartea arduratzen da” dio Juan Luis Silanes Nekazaritza zinegotziak.

“Urtarrilean, Botikako lursailetako bat libre geldituko da eta ondorioz, emakidan emateko prozedura abian jarriko da lur sail horrentzat. Abenduak 12 arte luzatuko da izena emateko epea. Lursailak 5.342 m2 ditu eta etxola bat edukiko du biltegi moduan. Ekimenaren helburua, produkzio ekologikoan lan egitea da” gehitu du Silanesek.

Izena emateko beharrezko diren dokumentuak Oiartzungo Mendiburu 14 kaleko Behemenendi Elkartearen bulegoetan eskuratu ahal dira. Informazio gehiagorako 943490219 zenbakira deitu behar da, edota mikel@behemendi.eus postara idatzi.