Web edukia bistaratu

Jarduera eta Ekitaldien agenda osoa

Eduki publikatzailea
Atzealdea

XXX. Herri Kanta Jaialdia

calendarioNOIZ Maiatzaren 19a • 11:00
idiomaHIZKUNTZA Euskara / Gaztelaniaz
entradasSARRERAK Doan

Kultura departamentuak  XXX. Herri Kanta Jaialdia antolatu du. Hau, 2019ko maiatzaren 19an burutuko da,  goizeko 11:00ean hiri honetako Gipuzkoa Plazan eta gero herrian zehar.

Jaialdian parte hartu nahi duten abesbatzek B.A.Z.en  izena eman beharko dute maiatzaren 3ko ordubata baino lehen, taldearen izena, zenbat partaidek osatzen duten taldea, zuzendariaren izena, harremanetarako pertsonaren izena, telefonoa eta helbide elektronikoa, abestuko dituzten abestiak, letrak  eta bazkarira joango diren partaideen kopurua adieraziz.

Parte hartu ahal izateko, abesbatzek ondoren ze­hazten diren baldintzak bete beharko dituzte:

  • Ahots berdinekoak edo mistoak izan litezke eta bertako kideak 16 urtez gorakoak izango dira.
  • Abesbatza bakoitza gutxienez zortzi kidez osatuko da.
  • Talde bakoitzeko kideen %80 gutxienez, hondarri­biarrak izango dira, Hondarribian jaioak edo bertan bizi direnak.

Talde bakoitzak,  jaialdian zehar bi kanta abestuko ditu eta zuzendari artean, maiatzaren 3an Udaletxeko Areto Nagusian 13:30ean burutuko den bileran aukeratuko den  abestia  ere,  zeina parte hartzen duten talde guztiek, ikusleekin batera, abestuko baitute.

Bukatzeko "Agur Jaunak" kantatuko da.

Herri bazkariaren ondoren, koruek herrian zehar ibili beharko dute kantuz.

Kanta guztiak  Euskal Herriko kantak eta euskaraz kantatuak izango dira.

Kultura departamentuak jaial­diaren ondoren izango den herri bazkarira gonbidatuko ditu parte hartzen duten abesbatza guztiak.

 

 

Dokumentuak deskargatu

Kartela