Gaurkotasuna

Atzealdea

XXVII Herri Kanta Jaialdia Itsas Etxea Auditoriumean ospatuko da igandean

Igande honetan, hogeitazazpigarren urtez jarraian Kultura departamentuaren eskutik Herri Kanta Jaialdia ospatuko da.

2016·05·18


Eguraldi kaxkarra dela eta, goizeko 11.30ean Itsas Etxea Auditoriumean izango da, eta bertan bilduko dira aurten parte hartuko duten 10 abesbatzak eta 373 abeslariak. 

Partehartzaileak, hurrenez hurren, honakoak izango dira: Kardiñeruak (zuzendariak Mari Jose Iridoy eta Aritz Emparan), Kasino Zaharra (Juncal Gaskon), Olagarro (Xabier Agirre), Goxoki (Alberto Lasa), Xarmanta (Pili Anuncibay), Zumardikoak (Iñigo Salaberria), Amuitz (Gurutz Ortolaitz, Surbesta (Ander Ribes), Klink (Aritz Gonzalez), eta Amute-Kosta (Bibi Garcia).

Bukaeran abesbatza guztiek batera ‘Euskara, plazara’eta ‘Agur Jaunak’ abestuko dituzte denak batera.

 

Dokumentuak deskargatu