Gaurkotasuna

Atzealdea

XX. Donibane Lohizune-Hondarribia igande honetan

Ia 3000 lasterkari espero diren Euskal Herriko maratoi erdia aurkeztu berri da

2017·10·19


Euskal Herriko Donibane Lohizune-Hondarribia XX maratoi erdia aurkeztu berri da da Hondarribia Kirol Taldeko (HKT) egoitzan. Ekitaldian Txomin Sagarzazu Hondarribiko Alkatea, Karlos Fernández lasterketako zuzendaria, Ignacio Ormazabal HKTko lehendakaria, Rafael Indo UR JOKOen ordezkaria, eta probako babesleak ordezkatuz Mari Carmen Aristizabal (ALKAIN) eta Amaia Asurmendi (DINUY) izan dira.

Txomin Sagarzazu Alkateak esan duenez, "20 urte dira arrakasta eta kalitate handiko lasterketa bat mugaren bi aldeetako bi elkartek antolatzen dutena. Zorionak eta milesker egiten duzuen lanarengatik, hiriko ekonomian bere eragina duen lasterketa hau antolatzeagatik".

Ohikoa den bezala, marka handiak dituzten lasterketari dezente izango dira. Asko dira nabarmendu beharreko izenak, horien artean Claudia Behobide, Iker Oliveri edo Gerardo Amunarriz bertakoen artean, eta Maitane Guerrero eta nola ez Ana Casares, aurreko ekitaldietan garailea izan zena. Aurten ere parte hartuko dute Anne Tabarant-ek eta Lionel Petriaq-ek, aurreko ekitaldiko garaileek.

Datu garrantzitsuenak:

. 21,1 km, FFAk 2017an homologatutako distantzia. 
. 2.999 pertsona izena emanda. 
. %28,8ko emakumezkoen parte-hartzea. 
. %20ko bertakoen parte-hartzea. 
. %70eko frantses nazionalitatedunen parte-hartzea.
. 4 hornidura-gune, likidoak eta solidoak emateko.
. 450 boluntario.

 

Informazio gehiago: https://www.donibane-hondarribia.com/