Edukira joan
Mostrar/ocultar menú principal de navegación [eu]

Hondarribia

Habiaratutako portletak
Web edukia bistaratu

Jarduera eta Ekitaldien agenda osoa

Ekitaldiaren xehetasuna

Eduki publikatzailea
Atzealdea

Hondarribiko XVIII. Nazioarteko Gitarra Jaialdia

calendarioNOIZ Uztailaren 31-tik abuztuaren 3-ra • 20:00
idiomaHIZKUNTZA Euskara / Gaztelaniaz
entradasSARRERAK Doan

Uztailak 31 • Itsas Etxea Auditoriuma (Hondarribia) • 20:00

Carles Pons i Altés

Kontzertuak eman ditu, bestak beste Espainian, Turkian, Bulgarian, Brasilen, Perun, Mexikon, Alemanian, Frantzian, Suitzan, Austrian, Eslovakian, Hungarian, Britania Handian, Italian, Estatu Batuetan, Japonian…

Bakarlari jo du hainbat orkestrarekin, zuzendari hauek zituela: Frank Rodriguez-Freites, Jordi Colomer, Juan José Ocón, Béla Köteles, eta Michele Santorsola.

2019an bira bat egin zuen AEBetan zehar, Spain Arts 6 Culturek bultzatuta. Urte horretan bertan, udaberrian, bere bigarren bira egin zuen Japonian zehar (Tokio, Yokohama eta Nagoya)

Egitaraua

  • F. Dufault: Sarabande
  • A. Piazzolla: Verano Porteño
  • G. Matos: La Cumparsita
  • F. Sor: Fantasía op.46
  • A. Barrios: Maxixe
  • E. di Capua: O sole Mio (arr, Tárrega)
  • J. Rodrigo: En Los Trigales
  • M. de Falla: Danza del Molinero
  • I. Albéniz: Cádiz, Sevilla, Asturias

Abuztuak 1 • Itsas Etxea Auditoriuma (Hondarribia) • 20:00

Duoa: Joaquín Palomares (Biolina) Javier Llanes (Gitarra)

Joaquín Palomares Kritika musikalaren iritziz gaur egun nazioartean biolinista espainiar ezagunenetakoa da. “El País”: “Teknika kanporakoia eta doinu indartsu eta sarkorra duen biolinista; une oro birtuisismoaren lege sendoa azaldu zuen”. Bere kontzertuetan Nicolaus Gagliano (Napoles-1761) biolin bikain batekin eta R. Regazzi (Bolonia-2003) biolin batekin jotzen du.

Javier Llanes Bere talentua hainbat lehiaketatan saritu dute, hala Ciutat d’Elx Gitarraren Nazioarteko VIII. Lehiaketan lehenengo saria lortu zuen maila profesionalaren kategorian (Calendura Saria). 2013an finalista izan zen “José Tomás Villa de Petrer” XII. Nazioarteko Gitarra Lehiaketan (Gazteen Kategoria). Gitarra irakasle katedra betetzen du Murtziako Goi Mailako Musika Kontserbatorioan.

Egitaraua

  • Joaquín Malats: “Serenata” Impresiones de España nº 2
  • C. Machado: Cuatro danzas brasileñas:
    • Quebra queixo
    • Algodao doce
    • Paçoca
    • Sambossa
  • F. Tavolaro: Milonga nº5
  • J. L. Merlín: Suite del recuerdo
    • Evocación
    • Zamba
    • Chacarera
    • Carnavalito
    • Evocación
    • Joropo
  • L. Boutros: Amasia
  • Manuel de Falla: Canciones Populares Españolas
    • El paño moruno.
    • Nana.
    • Jota.
  • A. Piazzolla: Historia del Tango
    • Café 1930.
    • Nigthclub 1960

Abuztuak 2 • Oiasso Erromatar Museoa (Irun) • 12:00

Unai Insausti Eguia

Bakarlari jo du Europan eta Asian eta sari asko lortu ditu nazioarteko lehiaketetan:

  • 1. Saria Zarauzko “Guitarras Admira” nazioarteko Lehiaketan.
  • 2. Saria Linareseko “Andrés Segovia” Nazioarteko Gitarra Lehiaketan.
  • 3. Saria Peja (Kosovo) hiriko Nazioarteko Gitarra Lehiaketan.
  • 3. Saria Sinaia (Errumania) hiriko Nazioarteko Gitarra Lehiaketan.
  • “Andaluziako Musikaren Interpretazio Onenaren saria” Jaengo Comarca del Condado Nazioarteko Gitarra Lehiaketan.

Gaur egun gitarra irakaslea da Nafarroako Goi Mailako Musika Kontserbatorioan.

Egitaraua

  • Napoleón Coste: Les soireès s’Auteuil
  • Antonio Riuz-Pipó: Canción y Danza nº1
  • Antonio Jiménez Manjón: Aire Vasco
  • Domenico Scarlatti: Sonata k. 178.
  • Alberto Ginastera: sonata op.47
    • Esordio ​
    • Scherzo ​
    • Canto
    • Finale
  • Leo Brouwer: Las Ciclades Arcaicas

Unai Insausti Eguia

Abuztuak 2 • Turismo Paradorea (Hondarribia) • 20:00

Dúo Cantiga. Philippe Villa / Anastasia Maximkina

Philippe Villa eta Anastasia Maximkina “Cantiga Guitar Dúo” duoaren sortzaileak dira.

Philippe nazioarteko zenbait lehiaketatan irabazlea izan da (Pujol “Paganini” “Menuhin”…) eta Paganini eta Berlioz-en “Grober” gitarra originalean grabatu zuen lehenengo gitarrista da.

Anastasiak Frantzian, Errusian eta Alemanian sariak irabazi ditu. Cantiga Duo-ak kontzertuak eman ditu Europan (Alemania, Frantzia, Espainia, Italia, Errusia…)

Bakarrik jotzen dute Savarezen Corum eta Cantiga hariekin.

Egitaraua

  • Mauro Giuliani/Rossini: Overtura: “La Gazza Ladra”
  • César Franck: Preludio, fuga y variaciones op 18
  • Isaac Albéniz:
    • Córdoba
    • Cádiz
    • Mallorca
    • “Puerta de tierra”
    • Cataluña
  • Sergei Rudniev: 4 piezas rusas

Dúo Cantiga

Abuztuak 3 • Itsas Etxea Auditoriuma (Hondarribia) • 20:00

Enrike Solinís

Enrike Solinís bilbotarrak Kultura ezberdinetako musikek erakartzen dute, eta musika bakarlari eta kontinuista aritu da hainbat talde eta zuzendari garrantzitsurekin: Jordi Savallek zuzenduriko Hesperion XXI, Le Concert des Nations eta La Capella Reial de Catalunya taldeetan; René Jacobsek zuzenduriko Concerto Vocale eta Akademie für Alte Musik taldeetan; Emmanuelle Haimek zuzenduriko Le Concert d’Astrée emanaldian; Manfredo Kraemerrek zuzenduriko baroque 21 Lab eta The Rare Fruits Council taldeetan. Kontzertuak eman ohi ditu mundu osoko jaialdietan eta Europako eta Amerikako areto garrantzitsuenetan: New Yorkeko Carnegie Hallen, Berlingo Konzerthausen, Parisko Champs Élysées aretoan, Mexikoko Culiacán Internacional Festivalen, Londresko Barbican Centerren, Mexiko Hiriko Nezahualcoyoti aretoan, La Habanako Leo Brouwer jaialdian… Enrike Euskal Barrokensemble-ren sortzaile eta zuzendaria da 2006tik, zeinaren bere ideia eta ibilbide propioa lantzen dituen.

En 2006 crea su propio grupo, Euskal Barrokensemble, y desarrolla sus ideas particulares y trayectoria personal junto con este grupo de músicos.

Egitaraua (Ars Lacrimae)

  • D. Cantemir: Makan Huseyni
  • Manuscrito Osborn: Danzas Renacentistas:
  • Lyus de Milan: Pavana Gallarda
  • L. De Narváez: Diferencias sobre las Bacas
  • M. Il Barbarino: Quaranta de Francia
  • A. Mudarra: Pavana de Alexaindre. Fantasia X
  • R de Viseé: Suite in D
    • Prelude
    • Allemande
    • Courante,
    • Sarabande
    • L´arabesque
  • J. Sebastian Bach: Suite in C minor BWV 997
    • Preludio.
    • Fuga.
    • Sarabanda.
    • Gigue.
    • Double

Gonbidapenak

  • Kutxabank.es
  • Arma Plaza