Gaurkotasuna

Atzealdea

Uztaila eta abuztuan ariko den Tren Berdea alde zaharrera igoko da aurten

Hondarribiko Udalak, Arma Plaza Fundazioak eta Behemendi Elkarteak antolatuta aurten Tren Berdea itzuliko da Hondarribira.

2016·06·21


Uztaila eta abuztuan larunbata eta astelehenetan izango da, eta nobedade nagusia, Javier Ugarte kaletik irten eta iritsiko dela, eta Alde Zaharrera igoko dela. 

Kalixa Silanes Nekazaritza eta Ingurumeneko zinegotziak esan duenez, “iazko txandapasaren ondoren, aurten indarberriturik dator trena. Larunbata eta astelehenetan izango da. Aipatzeko modukoa da Higer Itsasargi ingurura joango dela eta gero, Portutik itzuli ondoren harresien ingurutik pasako dela, gero Sabino Aranatik aurrera eginda Alde Zaharrera igoko dela”. “Guadalupeko Gotorlekura soilik astelehen arratsaldetan igoko da trena. Goizez ohiko itzulia egingo du hiritik. Behin Guadalupera igota, astelehenero 17:30 eta 18:30etan bisita gidatuak egiteko aukerak egongo dira. 58 pertsona eraman ditzazke trenak bidaia bakoitzean, eta hain handia izanagatik, ezingo du Gotorleku barnean sartu” gehitu du Silanesek.

Trenaren ordutegiei dagokienez, goizetan 11:00, 12:00 eta 13:00etan aterako da Jabier Ugarte kaletik eta arratsaldeetan 17:00, 18:00 eta 19:00etan. Prezioak, helduentzat 4 euro, 5 eta 12 urteko gazteentzat 2 euro, eta 5 urtetik beherakoentzat doainik izango da.

Trenaren ibilbidea honakoa izango da: Javier Ugarte kalea, Axular, Bidasoa pasealekua, Bernat Etxepare, Matxin Artzu, Itsasargi, Foru, Ramon Iribarren pasealekua, Pierre Lhande, gora Higer Itsasargira, handik ezkerrera maldan behera Arrokako biribilgunera, Foru Kalea, Itsasargi, Zuloaga, Bernat Etxepare, Harresilanda, Santa Engraziako biribilgunea, Minasoroeta, San Juan de Dios Plaza, Sabin Arana Goiri, San Kristobal plaza, Javier Ugarte, Santiago Compostela, Bordari, Uria Harresia, Leiba Jeneralaren kalea, Denda, Juan Laborda kalera eta handik Javier Ugarte kalean amaitu.

Informazio gehiago ARMA PLAZA (943 643 677) edo email bidez web@armaplaza.eus.