Gaurkotasuna

Atzealdea

VIII. Sport Mundi San Silbestre solidarioa igandean izango da

Hondarribiko kaleetan urte zahar egunean “VIII. San Silbestre solidarioa” ospatuko da. Hasera eta helmuga San Pedro kalean egongo da.

2017·12·29


Hondarribiko kaleetan urte zahar egunean “VIII. San Silbestre solidarioa” ospatuko da. Hasera eta helmuga San Pedro kalean egongo da. Handik Itsasargi kaletik Foru kalera, Kiroldegira eta hondartzako aparkalekura joango delarik. Han buelta eman eta Kirol Kaitik, Butroi Pasealekura, Puntala, Kale Nagusia eta Juan Labordatik San Pedro kalera itzuliko da.

Une hauetan 1.925 partehartzailek eman dute izena, eta lasterketa egunean 2.200era heldu daitezke gehienez. Izenematea 15 eurotan irekita dago www.kirolprobak.com gunean, eta dortsalak jasotzeko Hondartza Kiroldegiko beheko bulegoan egingo dira gaur 17:30etik 20:30ak arte eta bihar 10:00etatik 14:00etara.

Irabaziak ASPANOGI Elkartearentzat izango dira, Gipuzkoako Haur Minbizidunen Guraso Elkartea hain zuzen. 1996. urtean sortutako diru irabazi asmorik gabeko elkarte bat da eta xede nagusia haur minbizidunaren eta bere familiaren bizi kalitatea hobetzea da, gaixotasunaren berri izaten den unetik beraien beharrei erantzun bat emanaz.

Famili, langilego, boluntario eta erakunde laguntzaileen lanari esker, ASPANOGI-k haur minbizidunaren arretan hobekuntza nabarmenak lortu ditu. Hondarribian lortutako irabaziak ikerkuntzara bideratuko dira.