Gaurkotasuna

Atzealdea

VII. Gabonetako Erakusleiho Lehiaketa deitu da

Zazpigarren aldiz jarraian, Udaleko Turismo eta Merkataritza Departamentuak Gabonetako Erakusleiho Lehiaketa antolatu du. egongo da BAZen.

2017·11·14


Zazpigarren aldiz jarraian, Udaleko Turismo eta Merkataritza Departamentuak Gabonetako Erakusleiho Lehiaketa antolatu du. Izenemateko epea abenduaren 1etik 18ra zabalik egongo da BAZen.

“Merkataritza herriko biziaren partaide egin nahi da” esan du Maria Serranok, Merkataritzako zinegotziak, “eta ondoen apaindua den establezimenduari saria emango zaio. Lehiaketa honen bidez  gabonak apaintzeko beste urrats bat eman nahi da. Erakusleihoen apainketak gutxienez abenduaren 19tik 2018ko urtarrilaren 7a arte egon behar du”.

Lehiaketan parte hartu ahal izango dute kalera ematen duen erakusleihoa duten establezimendu guztiek, baldin eta martxan baldin badaude.

Epaimahaiak diseinua, sormena, irudi komertziala eta produktuaren aurkezpena izango ditu kontuan.  Erakusleiho onenentzat hiru sari izango dira, 450, 300 eta 200 eurokoak.