Edukira joan
Mostrar/ocultar menú principal de navegación [eu]

Hondarribia

Habiaratutako portletak
Habiaratutako portletak
Web edukia bistaratu

AZKEN BERRIAK

Eduki publikatzailea
Atzealdea

Uztaila eta abuzturako kultur ekitaldien agenda zabala prestatu du Udalak

Kale ekitaldiak Kasino Zaharreko lorategietan eta Baluartean izango dira, eta barnekoak Itsas Etxea Auditoriumean, beti osasun neurriak bermatuko direlarik

2020·07·15


Uztaila eta abuzturako Hondarribiko Udalak ekitaldi sorta zabala antolatu du. Horren berri eman dute gaur prentsaurrekoan Txomin Sagarzazu Alkateak eta Juan Luis Silanes Kultura zinegotziak.

“COVID-19aren pandemiak sortu eta ekarri duen guztiak eragin nabaria izan du guztiongan. Tentsio batean bizi gara guztiak, bai Udala baita hiritarra ere. Egoera berezia da denontzat, eta pandemiak zerbait erakutsi badigu, epe luzera gauzak iragartzea ez dela erreza. Hori dena kontutan hartuta, eta hauteskundeak pasa berri direla, horregatik aurkezten ari gara uztailaren erdian uztaila eta abuzturako kultur ekitaldien agenda” dio Txomin Sagarzazu Alkateak.

“Bizitzen ari garen osasun eta gizarte egoera uneoro kontutan hartu behar dugu. Horregatik, kultur eragile eta alderdi politiko desberdinekin batera antolatzen ari garen programazioa saiatuko gara aurrera ateratzen, baina beti ere osasun neurriak hartu behar badira egoera aldatuko dela kontutan izanda, Gipuzkoako zenbait herritan gertatzen ari den moduan” gehitu du Sagarzazuk.

Juan Luis Silanesek esan duenez, “denetarik saiatu gara jasotzen gure agendan, inolaz ere ahaztu gabe zer nolako egoeran gauden. Kanpo ekitaldiak eta barruko ekitaldiak antolatu ditugu. Kanpo ekitaldietarako Kasino Zaharreko lorategiak eta Baluartea hautatu ditugu, eta eguraldi txarra eginez gero, Soroetako frontoia. Gehienez 400 aulki jarriko dira Kasino Zaharrean eta 60 Baluartean, eta osasun neurri guztiak hartuko dira, sarrera batekin eta irteera beste aldetik. Ikusleak nahitaez maskararekin joango dira. Sarrera edo gonbidapenak beti ARMA PLAZAn edo Kutxabank-en hartu ahal izango dira”.

“Barneko ekitaldiak Itsas Etxea Auditoriumean egingo dira. %60ko aforoa erabili ahal izango dira, eta noski, garbiketa zein osasun neurriak zehatz-mehatz beteko direlarik”.

Denetariko agenda

“Aurretik hitzartuta genituen kultur ekitaldiak berreskuratu egin ditugu eta egin egingo dira. Kultur sektorearen egoera zein den jakitun gara eta horregatik konpromezua genuen guztiekin jarduerak aurrera eramango ditugu” gehitu du Silanesek.

“Asteburu honetan badaukagu MendiTour jaialdia larunbatean 22:00etan Kasino Zaharrean eta ‘Meeting Point’ kaleko dantza igandean 12:00etan gune berean, datorren ostegunean ‘Dioses y Monstruos’ antzerkia, aurrerago EGOren kontzertua, Eskifaiaren udako kontzertua, Nazioarteko Kitarra jaialdia, zinema jaialdia, Kukai Dantza Taldearen emanaldia, Psilocybe Elkartearen kontzertuak, Hondarribiko Hiria Musika Bandaren emanaldia… www.hondarribia.eus gunean joanga gara jartzen informazio osoa” amaitu du Silanesek.

 


Web edukia bistaratu

#Hondarribia ez da gelditzen

emakumeen aurkako indarkeriari ez
 
900 840 111
016
UDALTZAINGOA
Deporte en casa
943 11 13 13
BAZ
Deporte en casa
943 11 12 11
GIZARTE ZERBITZUAK
Icono telefono
943 11 12 91
ONLINE TRAMITEAK
Icono web