Gaurkotasuna

Atzealdea

Urteko lehen asterako ekitaldi ugari Hondarribian

Ohitura bihurtu den ekitaldi batekin hasi dugu urtea. Itsas Etxea Auditoriumean, urtarrilaren lehen arratsaldean ballet ikuskizuna izan genuen Itsas Etxea Auditoriumean, ‘Maria Nikolayeva’ Ekaterinburgoko ballet taldearen emanaldiarekin.

2018·01·02

Gaur  San Pedro kaleko stand-eanm goizeko 11:00etan harrentzat joku eta ipuin kontaria izango dugu. Hortaz gain, gaur eta bihar arratsaldez, ‘Goazen 3.0’ ikuskizunaren ordua helduko da Itsas Etxea Auditoriumera. Egunero bi saio egongo dira, 16:00 eta 18:30ean.

Bihar, 13 urtetik beherakoentzat infantil mailako futbol txapelketa izango dugu Hondartza Kiroldegian, baita Ginkana bat ere San Pedro kaleko standean.

Urtarrilaren 4 eta 5ean, Erregeen Postaria eta Kabalgata izango dugu Hondarribian. Ostiralean, Erregeek Jaiotza Bizidunean gurtzea burutuko dute arratsaldeko 20:15ean gutxi gora behera.

Azkenik, Gabonak amaitzeko, urtarrilaren 7an goizeko 11:00etatik Izugarria erraldoi eta buruhandien konpartsak Alde Zaharreko eta Portuko kaleak zeharkatuko ditu. Igandeko arratsaldeko 18:00etarako SUN Magoaren emanaldia izango dugu Itsas Etxea Auditoriumean, 4 euroko sarrerarekin.