Gaurkotasuna

Atzealdea

Abesbatza txekiar batek emanaldia eskainiko du Portuko elizan

Txekiar Errepublikako Pilsen hiriko Česká Píseň Choir abesbatzak kontzertua emango du irailaren 30ean Hondarribian, Portuko Santa Maria Magdalena elizan (20:00).

2016·09·25


Sarrera doakoa izango da.

Donostia 2016-Pilsen 2015 Kulturen Bateratzea” proiektuaren baitan antolatu du emanaldia Donostiako Ereski Kultur Elkarteak, Hondarribiko Udalaren babesarekin.

Elkar trukea da, Ereski Abesbatza Txekiar Errepublikan izan baitzen iaz, eta Česká Píseň Choir da orain Euskal Herrira bisita egin duena. Hondarribian kontzertua eman aurretik, bisita turistikoa egingo dute abesbatzako kideek, gaztelania-txekiera itzultzaile baten laguntzaz, hiriko leku adierazgarrienak ezagutzeko.

Abesbatzari buruz 1954 urtean sortutako abesbatza mistoa da Česká Píseň Choir, eta 38 abeslarik osatzen dute. 60 urtetako ibilaldian ospea lortu du, eta Txekiar Errepublika osoko abesbatza onenen artean dago, gaur egun. Abesbatzaren errepertorioa zabala da.

Txekiar folkloreko kantak eta antzinako musika eslabiarra lantzen dituzte. Baina euren errepertorioa etengabe zabaltzen dute, konposatzaile alemaniar, ingeles, errusiar, italiar, frantziar eta espainiarren lanak interpretatu dituztelarik.

1.000 kontzertu baino gehiago eman dituzte, 2 KD grabatu eta euren folkloreko moldaketa ezberdinez osaturiko 100 lan baino gehiago eskaini dituzte. Jaialdi eta txapelketa ugaritan parte hartu dute. Horietan, haien interpretazio artistikoa, intonazio garbi eta zehatza, aho espresioa eta errepertorio zabala azpimarratu izan dituzte.