Gaurkotasuna

Atzealdea

Udako azken Zesta jaialdia hartuko du Jostaldik

Abuztuaren 26an, ostiralarekin hartuko du Jostaldi pilotalekuak udako azken zesta punta jaialdia (20:00).

2016·08·25


Jai Alai World Tourreko eta House Made Home lehiaketako jaialdien ondoren, Hiruzta desafioak emango dio amaiera denboraldiari. Jagoba eta Enbil Olha eta Arkaitzen aurka ariko dira.

Kirol lehiaz kanpo, Arroka Berri jatetxeak prestatuko du ikusleek dastatu ahal izango duten marmitakoa.

Sarrerak Hondarribiko turismo bulegoan (Arma Plaza), Hendaiako turismo bulegoan eta Jostaldi pilotalekuan 19:00etatik aurrera eros daitezke.