Gaurkotasuna

Atzealdea

Uholde arriskua kudeatzeko planei buruzko jardunaldia Hondarribian

Bidasoaren bi ertzetako erakundeek hartu dute parte.

2017·11·07


Bidasoaren bi ertzetako erakundeek uholdeak saihesteko informazio-trukea bideratzeko jardunaldia egin dute gaur goizean Hondarribian. Ibaien jokaera ezagutu, eta tokian tokiko neurriak elkarjarri eta aztertzea izan dute xede partaideek, hala, mugaz gaindiko uholde arriskua gutxitzeko estrategiak abiarazteko. Ur-goraldiak aurreikusita pertsonak eta ondasunak hobe babestu ahal izango direla agerian utzi dute hizlariek, baita sentsibilizazioaren garrantzia ere.

Txomin Sagarzazu alkatearen harreraren ostean ugari izan dira hitza hartu duten teknikariak. Parte hartu duten erakundeak Uraren Euskal Agentzia, Eusko Jaurlaritzako Larrialdiei Aurre Egiteko eta Meteorologiako Zuzendaritza, Euskal Hirigune Elkargoa, Nafarroako Ingurumen Kudeaketa eta Gipuzkoako Foru Aldundia izan dira.