Edukira joan
Mostrar/ocultar menú principal de navegación [eu]

Hondarribia

Habiaratutako portletak
Habiaratutako portletak
Web edukia bistaratu

AZKEN BERRIAK

Eduki publikatzailea
Atzealdea

Udalak osasun eta segurtasun arauak betetzeko beharra gogoratzeko kanpaina abian jarri du

Udalak informazio-kanpaina bat jarri du abian, kaleko kartel eta sare sozialen bidez, eta herritarrei eta bisitariei gogorarazi die beharrezkoa dela COVID-19ren krisialdian osasun eta segurtasun arauak betetzea. Ekimena Udalak martxoak abian jarritako ‘ITXEKI Hondarribia’ kanpainaren barnean dago.

2020·07·29


Udalak informazio-kanpaina bat jarri du abian, kaleko kartel eta sare sozialen bidez, eta herritarrei eta bisitariei gogorarazi die beharrezkoa dela COVID-19ren krisialdian osasun eta segurtasun arauak betetzea. Ekimena Udalak martxoak abian jarritako ‘ITXEKI Hondarribia’ kanpainaren barnean dago.

Juan Mari Altuna Hiritarren Segurtasunerako zinegotziak nabarmendu duenez, "Udalak burua hartu behar du herritarrak eta bisitatzen gaituzten guztiak gogorarazteko beharraren aurrean, osasun eta segurtasun-arauak betetzearen nahitaezkotasunaz eta garrantziaz. Horrela, kanpaina bat jarri dugu martxan, guztion artean hainbeste eragiten digun egoera hau gainditu behar dugula gogorarazteko”.

Kartelak hainbat puntutan

"Alde batetik, jende gehien pasatzen hiriko zenbait tokitan hainbat kartel jarri ditugu, gogorarazteko derrigorrezkoa dela maskara erabiltzea eta pertsonen arteko distantzia 1'5 metrokoa izan behar duela, baita eskuak desinfektatzearen garrantzia ere" jarraitzen du Altunak.

"Era berean, kartel adierazgarriak helarazi zaizkie ostalaritzako establezimenduei, udako hilabeteetan jende asko biltzen den guneak baitira. Aurretik, informazio kartelak jarri ziren ere  hondartzako zenbait puntutan”.

"Udaleko sare sozialetan, Instagramen, Facebooken eta Twitterren, udan zehar euskarazko eta gaztelaniazko kanpainekin gogoratuko da zein garrantzitsua den arauak betetzea denon artean birus hau garaitu ahal izateko", amaitu du Altunak.


Web edukia bistaratu

#Hondarribia ez da gelditzen

emakumeen aurkako indarkeriari ez
 
900 840 111
016
UDALTZAINGOA
Deporte en casa
943 11 13 13
BAZ
Deporte en casa
943 11 12 11
GIZARTE ZERBITZUAK
Icono telefono
943 11 12 91
ONLINE TRAMITEAK
Icono web