Edukira joan
Mostrar/ocultar menú principal de navegación [eu]

Hondarribia

Habiaratutako portletak
Web edukia bistaratu
Habiaratutako portletak
Habiaratutako portletak
Web edukia bistaratu

AZKEN BERRIAK

Eduki publikatzailea
Atzealdea

Udalak kultura indartzeko ekimen digitala jarri du abian

Udaleko Kultura Sailak on line kultura-jarduera indartuko du, era guztietako publikoari zuzendutako kultura-jarduerez gozatzeko aukera emango duen ekimen baten bidez. Horixe nabarmendu du Juan Luis Silanes Kultur zinegotziak.

2020·05·07


Udaleko Kultura Sailak on line kultura-jarduera indartuko du, era guztietako publikoari zuzendutako kultura-jarduerez gozatzeko aukera emango duen ekimen baten bidez. Horixe nabarmendu du Juan Luis Silanes Kultur zinegotziak.

“Udaletik dugun ideia da, ahal den neurrian, COVID-19 krisiaren ondorioz erabat utzi behar izan den kultura-agendari berriro ekitea. Udal sare sozialen (facebook eta twitter) eta Udalaren web orriaren bidez, herritarrek kultur eskaintzaz goza dezatela planteatzen dugu, ekitaldiak antolatzeko dauden zailtasunak ikusita” dio Silanesek.

“Astero honela egituratzea pentsatu dugu. Ostiraletan eduki-bideo bat emango da hainbat diziplinarekin, adibidez musika, antzerkia edo dantza. Larunbatak familia eta haur mailako edukientzat izango lirateke, ipuin-kontalariak adibidez, Udal Liburutegiarekin elkarlanean. Azkenik, igandeak artistentzat, saltoki txikientzat, ostalarientzat edo partekatzeko interesa duten Hondarribiko herritarrentzat izango dira” gehitu du Silanesek.

Ostiralean, hilak 8, hasiko da ekimena, maiatzeko zubian egitekoa zen Gitarra Jaialdiaren zuzendaria den Carles Ponsen kontzertu batekin. Larunbatean Maite Franco ipuin kontalariak Gianni Rodari-ren ‘Inora ez zihoan bidea’ irakurriko du, eta igandean Santa Maria Magdalena arte tailerraren txanda iritsiko da. Denak 18:30ean izango dira.


Web edukia bistaratu

#Hondarribia ez da gelditzen

emakumeen aurkako indarkeriari ez
 
900 840 111
016
UDALTZAINGOA
Deporte en casa
943 11 13 13
BAZ
Deporte en casa
943 11 12 11
GIZARTE ZERBITZUAK
Icono telefono
943 11 12 91
ONLINE TRAMITEAK
Icono web