Gaurkotasuna
Atzealdea

Udalak Inauterietako IX. Erakusleiho Lehiaketa antolatu du

Izenematea BAZen egin beharko da otsailaren 11tik 23ra. Ezarritako epetik kanpo bidalitako izenemateak gutxietsita geldituko dira.

2019·02·04


Udaleko Turismo eta Merkataritza Departamentuak “Hondarribiko 2019ko Inauterietako IX. Erakusleiho Lehiaketa" antolatu du. Helburu nagusiena merkataritza herriko biziaren partaide egitea da, eta ondoen apainduak dauden establezimenduei saria emango zaie. 

Izenematea BAZen egin beharko da otsailaren 11tik 23ra. Ezarritako epetik kanpo bidalitako izenemateak gutxietsita geldituko dira. 

Maria Serrano Merkataritzako zinegotziak adierazi duenez, “lehiaketa honen bidez otsailaren amaieran eta martxoaren hasieran ospatuko diren inauteriei ahalik eta kolore gehien eman nahi diegu. Bederatzigarren urtea da antolatzen duguna eta urtetik urtera partehartzaile gehiago dauzkagu, eta hori seinale ona da”.

Erakusleihoen apainketak otsailaren 25etik martxoak 5 arte egon behar du. Lehiaketan parte hartu ahal izango dute kalera ematen duen erakusleihoa duten establezimendu guztiek, baldin eta martxan baldin badaude.  

Epaimahaiak diseinua, sormena, irudi komertziala eta produktuaren aurkezpena izango ditu kontuan.  Erakusleiho onenentzat hiru sari izango dira, 450, 300 eta 200 eurokoak. Sari hauei dagokien PFEZ kenduko zaie.