Edukira joan
Mostrar/ocultar menú principal de navegación [eu]

Hondarribia

Habiaratutako portletak
Habiaratutako portletak
Web edukia bistaratu

AZKEN BERRIAK

Eduki publikatzailea
Atzealdea

Udalak hasiera eman dio Mugikortasun Iraunkorraren Ordenantzaren aurretiazko kontsulta publikoari

Hondarribiko Udalak hasiera eman dio Mugikortasun Iraunkorraren Ordenantzaren aurretiazko kontsulta publikoari. Hala eman du aditzera Juan Luis Silanes Ingurumen zinegotziak. “Ekarpenak egiteko epea urriak 22 arte irekita egongo da, eta udal web gunean zintzilikatu dugu informazio guztia”.

2020·10·17


Hondarribiko Udalak hasiera eman dio Mugikortasun Iraunkorraren Ordenantzaren aurretiazko kontsulta publikoari. Hala eman du aditzera Juan Luis Silanes Ingurumen zinegotziak. “Ekarpenak egiteko epea urriak 22 arte irekita egongo da, eta udal web gunean zintzilikatu dugu informazio guztia”.

“Azken hamarkadetan, pertsonen eta salgaien garraioei buruzko udal-politiken bilakaera nabarmena gertatu da. Batez ere ibilgailu motordunen trafiko- eta aparkaleku-arazoak konpontzera bideratutako ikuspegi tradizional baten aurrean, Gipuzkoako eta Euskadiko hiri askotan ikuspegi berri bat aplikatzen hasi da, mugikortasun kontzeptuari estuki lotu zaiolarik “jasangarria”-ren adjetiboa.

“Politika publikoen mugikortasun jasangarrirako ikuspegi-aldaketa horrek trantsizio-prozesua erraztuko duen arau  bat ere eskatzen du, Udalak dituen tresnak ez baitira nahikoak. Estatuko legedia orokorregia da Hondarribiko beharrei zehaztasunez erantzuteko” gehitu du Silanes zinegotziak.

Horrenbestez, Hondarribiko Udalak uste du, udalerrian Mugikortasun Ordenantzarik ez dagoenez, ezta antzeko tresnarik ere, beharrezkoa dela ordenantza berria izatea, Hiri Mugikortasun Iraunkorreko Planetik ondorioztatzen den mugikortasun-politika berria garatzen lagunduko duena

Hori dela eta, jakinarazten da hasiera eman zaiola Hondarribiko mugikortasun jasangarriari buruzko ordenantza egin aurreko kontsulta publikoari, Administrazio Publikoen Administrazio Prozesu Erkidearen Legearen 133. artikuluak adierazten duen bezala.

“Ekarpenak egiteko epea urriaren 22an amaituko da eta dagokion inprimakia beteta aurkeztu beharko dira” gehitu du Silanesek.

Informazio gehiagorako: http://www.hondarribia.eus/eu/kontsulta-publikoan


Web edukia bistaratu

#Hondarribia ez da gelditzen

emakumeen aurkako indarkeriari ez
 
900 840 111
016
UDALTZAINGOA
Deporte en casa
943 11 13 13
BAZ
Deporte en casa
943 11 12 11
GIZARTE ZERBITZUAK
Icono telefono
943 11 12 91
ONLINE TRAMITEAK
Icono web