Gaurkotasuna
Atzealdea

Udalak harrera egingo dio ostiralean Mariasun Quiñones herritarrari

Ostiral honetan, maiatzaren 17an, Hondarribiko Udalak harrera ofiziala egingo dio Mariasun Quiñones herritarrari, joan den larunbatean Granadan Errealarekin Espainiako Erreginaren Kopa lortu izanagatik, Atletico de Madrili irabazita.

2019·05·13

Txomin Sagarzazu Alkateak gaur jaso du Quiñones Alkatetzan, eta herritar guztien izenean zorionak eman dizkio.

Ekitaldia ostiral arratsalden izatea adostu dute, irekia izango da, eta arratsaldeko 19:00etan hasiko da Udaletxean.