Edukira joan
Mostrar/ocultar menú principal de navegación [eu]

Hondarribia

Gaurkotasuna
Atzealdea

Udalak Gobernuz Kanpoko Erakundeei zuzendutako laguntzak deitu ditu

Hondarribiko Udalak Gobernuz Kanpoko Erakundeei zuzendutako dirulaguntzak deitu ditu, 213.543 eurorekin. Eskaerak aurkezteko epea azaroaren 29an amaituko da, eta BAZen egin beharko da.

2019·10·30


Hondarribiko Udalak Gobernuz Kanpoko Erakundeei zuzendutako dirulaguntzak deitu ditu, 213.543 eurorekin. Eskaerak aurkezteko epea azaroaren 29an amaituko da, eta BAZen egin beharko da.

Gogoratu Udaletxeko obrak direla eta, BAZ Javier Ugarte kalean dagoela. Udalaren web orriko sarrera erregistroaren bidez ere egin daiteke, www.hondarribia.eus gunean.

Gotzone Larrarte Gizarte Zerbitzuetako zinegotziak adierazi duenez, “gaur bertan argitaratu da Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean iragarkia, eta hilabeteko epea zabaltzen da. Administratiboki gai honen kudeaketan arazoak izan ditugu, baina azkenean konpondu egin ditugu, eta hala, aurreko urtean esleitu ez ziren kantitateak aurten kontutan hartu ditugu, horregatik 213.543 euro bideratzen ditugu”.

“Horregatik, lerro hauek aprobetxatu nahiko nituzke, alde batetik eskertzeko erakunde hauek egiten duten lana, eta bestaldetik, izandako arazo administratibo hauen aurrean izan duten jarreragatik. Aurrerantzean normaltasunera eta iaz arteko epeetara bueltatzea da gure helburua” amaitu du Larrartek.