Gaurkotasuna

Atzealdea

Udalak aitortza egin die gazte boluntarioei

Berrogeita zazpi dira antolatutako ekimenetan parte hartu duten gazteak.

2017·08·11


Hondarribiko Udalak harrera egin die gaur Prebentzio Komunitarioko Udal Zerbitzuak antolatutako ekimenetan parte hartu duten gazte bolondresei. Txomin Sagarzazu alkateak, eta Arantxa Berrotaran eta Juan Luis Silanes udal zinegotziek euren lanaren garrantzia azpimarratu dute ekitaldian, eta gizarteari egiten dioten ekarpena nabarmendu. Esker onaren adierazgarri, aitortza-diploma bana eman dizkiete.

Guztira 47 izan dira antolatutako ekimenetan laguntzen aritu diren gazteak. Euren bultzada funtsezkoa izan da, hein handi batean, Hondar Kirolak, Pazko asteko irteera, Ikas Jolas eta Hondarribi Cup Crixmas Edixion proiektuak burutu ahal izateko. Hondarribiko Marlaxka xake elkarteak, eta, hurrenez hurren, Reala eta Oiartzun hockey eta futbol taldeek ere euren babesa eman dute bitarte honetan.