Edukira joan
Mostrar/ocultar menú principal de navegación [eu]

Hondarribia

Habiaratutako portletak
Habiaratutako portletak
Web edukia bistaratu

AZKEN BERRIAK

Eduki publikatzailea
Atzealdea

Udalak 19 pertsona kontratatuko ditu Lanbiderekin batera

Hondarribiko Udalak 19 pertsona kontratatzeko hiru deialdi egin ditu, LANBIDE Euskal Enplegu Zerbitzuarekin batera. Hala eman du aditzera gaur prentsaurrekoan Juan Mari Altunak, Pertsonal eta Antolamendurako zinegotziak.

2020·11·16


Hondarribiko Udalak 19 pertsona kontratatzeko hiru deialdi egingo ditu, LANBIDE Euskal Enplegu Zerbitzuarekin batera. Hala eman du aditzera gaur prentsaurrekoan Juan Mari Altunak, Pertsonal eta Antolamendurako zinegotziak.

“LANBIDErekin batera enplegua sustatzeko egiten diren ekimenak dira. Ezinbestekoa da lan egingo duten pertsonak egun langabezian egotea. Une hauetan, langabezi tasa Hondarribian %8’40koa da, eta Udaletik etengabe lanean ari gara ahal den neurrian tasa hori jaitsi dadin” dio Altunak.

“Denetara 19 pertsona kontratatuko dira, hiru deialdi desberdinen bidez egingo delarik. Alde batetik, jadanik itxita dagoen deialdi batean arkitekto bat, Erdi Mailako teknikari bat eta administrari bat hartuko dira.

Hortaz gain, beste deialdi batean, Gazte Enplegurako 2014-2020 programa operatiboaren barnean, arkitekto bat eta arkitekto tekniko bat kontratatuko dira, gazteak izan beharko dutenak, 30 urtetik beherakoak”.

“Datozen egunetan zabalduko den hirugarren deialdi batean, 14 lanpostu eskainiko dira. Erdi mailako teknikari bat ingurumena lehengoratzeko taldearen koordinatzailea izango dena, antzeko funtzioak izango dituen arduradun bat eta 8 langile, elektrikari bat eta eginkizun anitzetarako 3 ofizial, Udal Brigadan lan egiteko”.

Interesatuek LANBIDEko dagozkien eskaintzetan izena eman beharko dute.  


Web edukia bistaratu

#Hondarribia ez da gelditzen

emakumeen aurkako indarkeriari ez
 
900 840 111
016
UDALTZAINGOA
Deporte en casa
943 11 13 13
BAZ
Deporte en casa
943 11 12 11
GIZARTE ZERBITZUAK
Icono telefono
943 11 12 91
ONLINE TRAMITEAK
Icono web