Gaurkotasuna

Atzealdea

Udalak 19'51 milioi euroko aurrekontua onartu du datorren urterako

Lau ordu pasata iraun zuen Osoko Bilkuran, EAJ eta PSE-EE alde agertu ziren, EH BILDU abstenitu egin zen eta ABOTSANITZ zein PP-k aurkako botoa eman zuten

2016·02·05


Hondarribiko Udalak onartu berri du 2017 urterako 19.517.070 euroko aurrekontua. Osoko Bilkurak lau ordu baino gehiago iraun zuen, eta aurrekontua onartu zen PNV-EAJ eta PSE-EE taldeen aldeko botoarekin, EH Bildu taldearen abstentzioarekin, eta ABOTSANITZ eta PP taldeen aurkako botoarekin.  Oposizioko taldeen 14 emendakin onartu ziren, guztira 427.070 eurokoak.

Txomin Sagarzazu Alkateak esan zuen pozik zegoela “abenduan hurrengo urterako aurrekontua onartu zelako, eta hori 1996tik urtez urte gertatu dela hala Hondarribian. Eskerrak eman nahi dizkiet aurrekontua egiten lan egin duten guztiei, nahitaezko tresna baita”.

“Kontuan hartu dira Gobernu Taldeak Legealdiko bere Agintaldi Planean aurreikusitako esku-hartze eta proiektuak. Gogorarazi nahi dut hiru urte direla ez dugula tasarik eta zergarik igotzen. Gure ustez proiektu hau hiritarrentzako bizi-kalitatea eta zerbitzuak hobetzera begira pentsatuta dago, hartarako berezitasunak kontuan hartuz”, erantsi du Sagarzazuk.

“Datozen asteetan departamentuka azalduko ditugu 19,5 milioiko aurrekontuaren xehetasunak; bertan aurreikusita dago orain 700.000 euro inbertitzea, eta beste 4 milioi kreditu aldaketa eta gero, udaberrian”.

Oposizioko taldeen 14 emendakin onartu ziren, guztira 427.070 eurokoak.  Sei emendakin PSE-EE taldearenak izan ziren (204.000€), lau emendakin ABOTSANITZ taldearenak (44.500€), hiru EH BILDU taldearenak (29.000€), eta bat PP taldearena (25.000€), adibidez.

Oposizioaren kritikak

ABOTSANITZ taldeak aurka bozkatu zuen, esanez aurrekontu kontinuista dela.  Udaleko langileek egoeran kezkatu egiten gaitu, eta urratsak eman behar dira irtenbidea emateko.  Badira zenbait proiektu iaz onartu zirenak eta burutu ez direnak.  Pertsonal arloan dauden gabeziek hiritarrarenganako zerbitzuan eragina dute”.

EH BILDU abstenitu egin zen. “Ikusten dugu gabeziak daudela Udalaren jardunean pertsonal gabeziagatik. Elkarrizketarako jarrera egokia da, eta hori beti lagungarria da.

PSE-EE taldeak alde bozkatu zuen. “Egia da hobetu daitekeela, gure ustez, baina zerbitzu hiria lortu behar dugu, gure iritzien. Eskertu egiten dut horren aldeko emendakinak onartu ziana.

PP taldeak aurka bozkatu zuen, eta emendakin “politikoa” aurkeztu zuen. Funtzionamendua okerrera doa, gauzak okertzen ari dira, eta sinesgarritasun eta konpromiso gabezia dago, adibidez Higer bidearen mendi hegiaren konponketari dagokionez.