Edukira joan
Mostrar/ocultar menú principal de navegación [eu]

Hondarribia

Habiaratutako portletak
Web edukia bistaratu
Habiaratutako portletak
Web edukia bistaratu

GAURKOTASUNA

Eduki publikatzailea
Atzealdea

Udala Mendeluko bidegorrian egokitze lanak burutzen ari da

Lan hauen xedea, Irundik errepidetik datozen txirrindularien bidegorrirako sarbidea erraztea da.

2019·12·02


"Bidegorrian sartzeko espaloia alturaz jaitsi egin dugu Mendelun, erabiltzaileen segurtasuna hobetzeko” esan du Gonzalo Carrionek, Obra eta Zerbitzuetako Zinegotziak.

"Helburu nagusiena irisgarritasunaren eta segurtasunaren hobekuntzan lanean jarraitzea da. Duela gutxi Aspunea kalean antzeko lanetan aritu ginen eta datorren asteetan Zezen plaza eta Nestor Basterretxea kalean jardungo gara” amaitu du Carrionek.

Lanen aurrekontua 4.200 eurokoa izan da.