Edukira joan
Mostrar/ocultar menú principal de navegación [eu]

Hondarribia

Habiaratutako portletak
Habiaratutako portletak
Web edukia bistaratu

AZKEN BERRIAK

Eduki publikatzailea
Atzealdea

Udal zergak ordaintzeko epea atzeratu du Hondarribiko Udalak

Hondarribiko Udalak 2020 ekitaldiko zerga egutegia eta izaera publikoko zergen eta beste sarreren borondatez ordaintzeko epea atzeratzea erabaki du. Hala eman du jakitera Txomin Sagarzazu Alkateak.

2020·03·27


Hondarribiko Udalak 2020 ekitaldiko zerga egutegia eta izaera publikoko zergen eta beste sarreren borondatez ordaintzeko epea atzeratzea erabaki du. Hala eman du jakitera Txomin Sagarzazu Alkateak.

“Covid-19aren ondorioz gizartearen egoera zein den oso jakitun gara, hiritarra bizitzen ari den momentuak eta enpresen egoerak baita. Momentu zailak dira denentzat.

Hori dela eta, lehen urrats bezala Ondasun Higiezinen gaineko Zergaren ordainketa epea aldatzea erabaki dugu, baita Ibilgailuak igarotzeari buruzkoena eta Trakzio Mekanikoen Ibilgailuen eta Taxien Zergarena ere. Aste honetan Gipuzkoako Foru Aldundiak hartutako neurriekin lotuta doa, hura baita irizpideak markatzen dituena alor honetan” dio Sagarzazuk.

Abuztua eta irailean

Hala, Ondasun Higiezinen gaineko Zergaren inguruan, hasera batean maiatzaren 15etik uztailak 1 arte zegoen epea, abuztuaren 1etik irailak 15era igaroko da.

Ibilgailuak igarotzeari buruzkoena, martxoaren 30etik maiatzaren 29 arteko epea irailak 1etik azaroak 9 arte pasako da.

Bestalde, gaur egun abian dagoen Trakzio Mekanikoen Ibilgailuen eta Taxien Zergaren epea luzatu egiten dugu datorren irailak 15 arte.

“Egutegi fiskalaren modifikazio hau orain jendaurrean jarri behar da, Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratuz, ordutik aurrera jarriko delarik balioan” gehitu du Sagarzazu Alkateak.

“Hiritarrei gogoratu nahiko nieke, edozein zalantzarako, Udaltzaingoaz gain, hiritarrari arreta eskaintzen zaiola telematikoki eta telefono bidez. Nahiz eta fisikoki itxita egon, BAZ-ek arreta eskaintzen du ohiko ordutegian 943111213 eta udala@hondarribia.eus bidez, eta gainontzeko departamentuak ere lanean daude, pertsona bat departamentuan eta gainontzekoak telematikoki”.

 


Web edukia bistaratu

#Hondarribia ez da gelditzen

emakumeen aurkako indarkeriari ez
 
900 840 111
016
UDALTZAINGOA
Deporte en casa
943 11 13 13
BAZ
Deporte en casa
943 11 12 11
GIZARTE ZERBITZUAK
Icono telefono
943 11 12 91
ONLINE TRAMITEAK
Icono web