AZKEN BERRIAK
Udal hilerria irekita dago neurri bereziekin
2020·02·03
Udal Hilerria berriz irekita dago. Larrialdi Egoeran sartu ginenetik, azken asteotan itxita egon da eta erakunde desberdinek hilerriak irekitzeko baimenak eman ostean, gaurtik egunero 8:30etik 20:00etara irekita egongo da.
“Ehorzketetan ez ezik, pertsona guztiek bertara joan ahal izango dute bakarrik haien senide eta lagunen hilobiak bisitatzera” esan du Gonzalo Carrion Obra eta Zerbitzuetako zinegotziak. “Une oro bizikideak ez direnen artean bi metroko distantzia mantendu beharko dute. Gomendatzen da hilerrian dauden bitartean maskara jarria izatea eta eskuen higienea mantentzea hidrogel desinfektatzailea erabiliz”.
“Baimena ematen da era berean hileta eginkizunak egiteko dagokion hilobiaren aurrean, lehendik aurre-hitzordua eskatuz jendearentzako 622000723 eta 943642082 telefonoetara deituta. Gehienez 15 pertsona egon ahal izango dira, hileta eginkizunaren liturgiaburua zenbatu gabe. Gehienez 30 minutu iraun dezake, une oro bi metroko distantzia mantendu behar da bizikideak ez direnen artean eta maskara jarria izan behar da, eta eskuen higienea mantendu behar da hidrogel desinfektatzailea erabiliz.
Aurre-hitzordua eskatzeko jendearentzako ordutegia astelehenetik ostiralera 8:30etik 12:30era eta 15:00etatik 18:00etara izango da, eta larunbatetan 8:30etik 12:30era izango da” amaitu du Carrionek.
#Hondarribia ez da gelditzen
016