Edukira joan
Mostrar/ocultar menú principal de navegación [eu]

Hondarribia

Habiaratutako portletak
Web edukia bistaratu

Gaurkotasuna

Gaurkotasunaren xehetasuna

Eduki publikatzailea
Atzealdea

Udal Gobernu Taldearen komunikatua Egiluz Jauregiaren egoeraren inguruan

Alde batetik Gipuzkoako Elizbarrutia eta Hondarribiko Parrokiaren ordezkarien (Egiluz Jauregiaren jabeak) eta bestetik Hondarribiko Gazte Asanblada elkarteko ordezkariek erabaki judizial bat medio eraikinetik aterarazteari buruz emandako berriak direla eta, Hondarribiko Udal Gobernuak jarraian doana adierazi nahi du.

2020·02·27


Alde batetik Gipuzkoako Elizbarrutia eta Hondarribiko Parrokiaren ordezkarien (Egiluz Jauregiaren jabeak) eta bestetik Hondarribiko Gazte Asanblada elkarteko ordezkariek erabaki judizial bat medio eraikinetik aterarazteari buruz emandako berriak direla eta, Hondarribiko Udal Gobernuak jarraian doana adierazi nahi du: 

- Hondarribiko Udala eraikinaren jabe legalekin eta okupatu duten gazteen ordezkariekin harremanetan egon da eta dago, eta tartekaritza lanak egiteko ere eskaini du bere burua bi aldeak ados badaude.

- Hondarribiko Udalak azaldu du kezkatuta dagoela eraikinaren egoeragatik, eta hori dela eta jabeei beharrezko neurriak hartzea agindu zien eraikina pertsona eta ondasunei begira segurtasun osoa bermatuz erabiltzeko. Era berean, hainbat bileratan gazte taldearen ordezkariei ahoz kezka bera adierazi die.

- Hondarribiko Udalak, aipatutako egoera kontuan izanda, irizten du ezin dela irtenbide egokitzat eman gazte taldeari lokalaren erabilera lagatzea, ezta Udalak berak eraikina erostea edo alokatzea.

- Hondarribiko Udalak azaldu du prest dagoela hausnarketa bateratu bat egiteko gazte taldearekin eta Hondarribiko gazteekin, gazte elkarte eta taldeen jarduerak garatzeko dagoen udal instalazioen beharrari buruz.

-Hondarribiko Udalak gazteei une honetan eskura dauden udal instalazioak (Psilocybenea, Kultur Etxea, Zuloaga Etxea…) erabiltzeko aukera eskaini die, erabiltzeko Hondarribiko elkarte eta taldeek bezala, eta programatutako jarduerak garatzeko. Era berean, eta aurreko puntuan aipatutako hausnarketa bateratuaren ondorioa beste udal lokal batzuk bilatzea bada, horretarako prest dagoela adierazten du, bere garaian Puntaleko lokaletan Gazte-Xaia proiektuarekin egin zuen bezala.