Gaurkotasuna

Atzealdea

Udal Gobernu Taldeak 21'6 milioi euroko aurrekontua aurkeztuko du osteguneko Osoko Bilkurara

Datorren 2019 urterako Hondarribiko Udaleko Gobernu Taldeak 21.600.230 euroko aurrekontua proposatuko du ostegun goizez burutuko den Ezohiko Osoko Bilkuran, iaz baino milioi bat gehiago. Hala eman dute aditzera gaur Txomin Sagarzazu Alkateak eta Juan Mari Altuna Ogasun Zinegotziak.

2018·11·27


Datorren 2019 urterako Hondarribiko Udaleko Gobernu Taldeak 21.600.230 euroko aurrekontua proposatuko du ostegun goizez burutuko den Ezohiko Osoko Bilkuran, iaz baino milioi bat gehiago. Hala eman dute aditzera gaur Txomin Sagarzazu Alkateak eta Juan Mari Altuna Ogasun Zinegotziak.

 

“Lehenik eta behin, eskerrak eman nahi dizkiet proposamen hau lantzen aritu diren guztiei. Udalaren egoera ekonomikoa ona dela esan nahi dut hasteko, sarrerak gastuak baina gehiago dira eta horrek inbertsioak egiteko gaitasuna ematen digu gure aurrezkietatik tirata. Udal tasa eta zergak ez ditugu 5. urtez segidan igo, eta ez gaude inorrekin zorretan. Zuhurtziaz jokatzen ari gara eta herritarrak konturatu dira hortaz” esan du Txomin Sagarzazu Alkateak.

Juan Mari Altuna Ogasun zinegotziak azaldu duenez, “Foru Aldunditik datorkigun FOFIN foru funtsa, gure aurrekontu osoaren %52 da. Hainbat zuzenketa partzial onartzeko borondatea dugunez, beste partidetako dirua kendu gabe, normalean igo egin dugu sarrera-kopuru hori aurrekontua orekatzeko”.

“Nahiz eta ez ditugun tasak eta zergak bosgarrenez igo, gastuak %4’86 igoko dira aurten. Pertsonal gastuetan igoera %6’60koa da, gastu korrentea %12koa eta transferentzia arruntena %2’6. Inbertsioetarako orain 478.387 euro bideratuko ditugu, eta aurrekontuaren likidazioa egindakoan, beste 3.990.830 euro” gehitu du Altuna zinegotziak.

Udal aurrekontuari Hondarribia Lantzen 289.000 euro gehitu behar zaizkio eta ARMA PLAZA Fundazioaren 403.000 euro, aurrekontu kontsolidatua 22.292.230 eurokoa delarik.

Proiektu garrantzitsu ugari

Txomin Sagarzazu Alkateak zehaztu duenez, “aurrekontua osatzeko oso kontutan hartu dugu 2015-2019 urteetarako Gobernu Taldeak egindako Legealdi Plana, baita aurtengorako buruan dauzkagun 25 proiektu nagusienak ere. Horiek dira jarraitzen ari garen lan ildoak, gainontzeko udal taldeek, herritarrek eta departamentu desberdinek jasotako proposamenak era haintzat hartuta, noski”.

“Datorren urtean, Udaletxearen eraikinean beharrezkoak diren obrak egin nahi ditugu, Gizarte Zerbitzuen Plan Estrategikoa burutu nahi dugu era berean, larrialdietarako etxebizitzat erosten ari gara eta egokitu nahi ditugu. Kasino Zaharraren ingurua hobetzeko proiektuetan ari gara eta datorren urtean esleitu nahi ditugu, baita Hondartza eta Kiroldegiko futbol zelaiak eta ur gunea eraberritzea egitea ere”.

“Indar handia jarri nahi dugu ere Mendeluko Plan Bereziko aurretiazko ikerketetan oinarrituta, hortan lan egin eta partehartze prozesu bat irekita. Minibusa abian jartzea ere aurrekontuetan daukagu. Izango dugu aukera egindako proposamen guztiak zehazteko aurrerago, osteguneko Plenoan aurrekontuak onartzen badira” amaitu du Sagarzazuk.