Edukira joan
Mostrar/ocultar menú principal de navegación [eu]

Hondarribia

Habiaratutako portletak
Web edukia bistaratu

Gaurkotasuna

Gaurkotasunaren xehetasuna

Eduki publikatzailea
Atzealdea

Udal administrazio eta hiri segurtasunaren inguruan arituaz, amaitu dira 2021eko aurrekontuen aurkezpenak

Udal Gobernua azken bi asteetan egiten ari den 2021. urteko udal aurrekontuen aurkezpenen azken urratsa eman da. Udal administrazioa eta hiri segurtasuna izan dute hizpide gaur Txomin Sagarzazu Alkateak eta Juan Mari Altuna zinegotziak.

2021·02·15

Udal Gobernua azken bi asteetan egiten ari den 2021. urteko udal aurrekontuen aurkezpenen azken urratsa eman da. Udal administrazioa eta hiri segurtasuna izan dute hizpide gaur Txomin Sagarzazu Alkateak eta Juan Mari Altuna zinegotziak.

“Gaurkoarekin amaitzera goaz 2021. urteko aurrekontuen aurkezpenekin. Orain artean esandakoaren balantze modura, esan nahi nuke Hondarribiko Udalaren aurrekontua %10 igo egin dugula krisi garaian, diru sarrerak asko jaitsiko diren urte honetan, eta egoera berezi bat modu berezian erantzuten ari garrela. Sortzen ari diren eta sortuko diren beharrei erantzuteko prest dago Udala” esan du Txomin Sagarzazu Alkateak.

“Udal administrazioari begira, kontratazioak egiten ari gara, langilegoa gaztetzen ari garelarik. Gure helburua udal administrazioa arinagoa izatea da eta hortan ari gara. Pandemia egoerak ez du batere laguntzen, eta zentzu horretan eskerrak eman nahi dizkiet udal langileei, lan oso ona egiten ari baitira egoera latza den honetan” esan du Juan Mari Altunak.

139 langile

“Une hauetan, Hondarribiko Udalean 139 pertsonek lan egiten dute, plaza dutenak, aldi batekoak edota programa baten bidez kontratatutakoak batuta. Pertsonal arloak aurrekontuaren %31 suposatzen du, 7’6 milioi eurorekin. Hau guztia antolatzea eta aurrera eramatea lan isila da, ez bait errez ikusten den horietakoa”.

“Hiri Segurtasunari dagokionez, aurrekontua 3’38 milioi eurokoa da, buru belarri ari gara ahalik eta zerbitzu egokiena eskaintzen. Une hauetan 43 udaltzain daude, laguntzaileak kontutan hartuta; baita beste bost agente zibiko ere. Nik uste zerbitzu egokia ematen ari garela. Hondarribia hiri seguru bat da eta hiritarra ohartu egin da horretaz” gehitu du Altunak.

“COVID-19 eta pandemia egoerak laister urte bete egingo du, eta ez dirudi berehalakoan amaituko denik. Hondarribia indartsu dago egoerari aurrera egiteko eta denon artean egin behar dugun zerbait da, administrazioa eta hiritarraren artean” amaitu du Altunak.

Hondarribiko Udaleko aurrekontuak www.hondarribikoaurrekontuak2021.eus gunean irakurri eta deskargatu daitezke.