Gaurkotasuna
Gaurkotasunaren xehetasuna
Udako ordutegiak udal bulego eta zerbitzuetan
2018·06·21
Gaur udako lehen eguna izanik, Udaletik gogoratu nahi da hainbat bulego eta zerbitzu udako ordutegian sartuta daudela.
Datorren irailaren 15a arte, Biztanlearen Arreta Zerbitzuak (BAZ) udako ordutegia izango du. Astelehenetik ostiralera irekiko da, goizeko 9.00etatik 13.30etara. Arratsaldez itxita egongo da, baita larunbata goizetan ere.
ARMA PLAZAko kultur eta informazio gunea astelehenetik larunbatera 10:00etatik 19:00etara irekitzen da, eta igandeetan 10:00etatik 14:00tara.
Zuloaga Etxea udal liburutegia astelehenetik ostiralera 9:00etatik 13:30ak arte eta 16:00tatik 20:00etara irekiko da, larunbatetan itxita egongo delarik.
Gazteen Zerbitzuak udan 10:00etatik 13:00etara irekiko du, abuztua itxita egongo delarik. Saindua Gaztelekuak 17:00etatik 21:00etara irekiko du, irteerak dauden egunetan itxita egongo delarik. Prebentzio Komunitario Zerbitzua aldiz, astelehenetik ostiralera 9:00etatik 14:00tara irekiko da.
Hondartza Kiroldegiak urteko ordutegia jarraituko du, astelehenetik ostiralera 7:30etik 22:00etara irekitzen da, larunbatetan 8:00etatik 22:00tara eta igandetan 9:00etatik 20:00etara.