Edukira joan
Mostrar/ocultar menú principal de navegación [eu]

Hondarribia

Habiaratutako portletak
Habiaratutako portletak
Web edukia bistaratu

AZKEN BERRIAK

Eduki publikatzailea
Atzealdea

Udako itsas jardueren aukera zabala Hondarribian segurtasun eta osasun neurri guztiekin

Aurtengo uda berezi honetan ere, Hondarribian itsas-aisiarekin loturiko jarduera ugari eskaintzen dira udako denboraldiari begira.

2020·07·22


Aurtengo uda berezi honetan ere, Hondarribian itsas-aisiarekin loturiko jarduera ugari eskaintzen dira udako denboraldiari begira.

Jarduera guzti hauen aurkezpena Kirol Kaian egin berri da, eta han izan dira Maria Serrano Ekonomia Sustapena, Merkataritza eta Turismo zinegotzia, baita arloan lan egiten duten zenbait enpresetako ordezkari ere.

"Aski ongi badakigu zeinen uda berezia izaten ari den aurtengoa” esan du Maria Serrano zinegotziak. “Segurtasun eta osasun neurriak bermatuz, aukera zabala eskaintzen da gure herrian, surf, kayak, bela, paddle-surfa, katamaranean irteerak, urpekaritza, kirol arrantza... besteak beste".

"Hondarribiarrentzat eta gurera etortzen direnentzat zuzendutako ekitaldiak direla esan nahi nuke, eguraldi onarekin ongi pasatzeko pentsatutako ekitaldiak dira eta. Berriz ere argi utzi nahi dut beti osasun eta prebentzio neurri guztiak hartuko direla eta Hondarribia Eremu Segurua dela. Erabiltzaileek nahitaez musukoa erabili beharko dute” gehitu du Serranok

https://www.bidasoaturismo.com/eu/actividades/hondartzak-eta-itsas-kirolak/itsas-aisialdirako-jarduerak/


Web edukia bistaratu

#Hondarribia ez da gelditzen

emakumeen aurkako indarkeriari ez
 
900 840 111
016
UDALTZAINGOA
Deporte en casa
943 11 13 13
BAZ
Deporte en casa
943 11 12 11
GIZARTE ZERBITZUAK
Icono telefono
943 11 12 91
ONLINE TRAMITEAK
Icono web