Gaurkotasuna
Atzealdea

Saindua Gaztelekuko udako ekintza berezietan parte hartzeko izen emate epea zabalik

1
Ekintza berezietarako izen emateak aste honetan burutuko dira, ekainaren 11tik 15era

2019·06·10


Ekainaren 24tik aurrera, Puntalean aurkitzen den Saindua Gaztelekuak udako girora egokitutako programaketa eskainiko du. Goitik beherako aldaketa hau irekiera egun eta ordutegietatik hasiko da. Lau asteetan zehar eskainiko den programaketa berezi hau, astelehenetik ostiralera burutuko da eta ez ordea gaztelekuan ohikoa den asteartetik larunbaterako tartean. Ordutegiari dagokionez ere aldaketa nabariak izango dira. Astelehen eta asteazkenetan gaztelekua goizez irekiko da, 10:30etatik 13:30etara. Astearteetan gaztelekuko ekintzek Hondartzara salto egingo dute eta arratsaldez, 16:30etatik 20:00ra burutuko dira. Ostegunak, ekintza berezietarako asteguna izango dira eta ordutegiak aktibitate bakoitzaren arabera egokituko dira. Azkenik, ostiralak txangoen egunak izango dira, 10:00etan zehaztu da irteera ordua puntaleko topalekutik eta kasu bakoitzean itzulera ordua zehaztuko da.

 

EKINTZA BEREZIAK

Ostegun bakoitzean ekintza ezberdin bat burutuko da. Horietako edozeinean parte hartzeko, ekainaren 11tik 15era bitarteko astean izena eman beharko da gaztelekuan bertan. Plazak mugatuak direnez, izen ematea egiten diren ordenaren arabera egokituko dira. Bestalde, aktibitate bakoitzak kuota ezberin bat izango du.

  • Surf Donostian: Ekainaren 24an burutuko da eta ekintza honetan parte hartzeko kuota 10€koa izango da. Parte hartzaileek 10:00an elkartuko dira gaztelekuan eta 17:00an itzuliko dira.
  • Paintball Lasarten: Uztailaren 4an izango da. Kuota 10€koa izango da eta ordutegia ere 10:00tik 17:00ra.
  • Kanping irteera: Zarautzeko kanpinerako irteera hau bi egunetakoa izango da. Bertan parte hartzeko kuota 10€koa izango da ere. Uztailaren 11an Puntaletik 9:00an atera eta uztailaren 12an 17:00an itzuliko dira parte hartzaileak.
  • Paddle Surf Hondarribia: Uztailaren 18an burutuko da. Hitzordua betiere Puntaleko gaztelekuan 10:00an izango da, 14:00an bueltan izateko. Ekintza honetan parte hartzeko kuota 6€koa izango da.
     

BARRUKO ZEIN KANPOKO EKINTZAK

Esan bezala, astelehen eta asteazkenetan gaztelekuan bertan burutuko dira programatutako ekintzak ezberdinak. Astearteentan, gaztelekuko hezitzaileak hondartzan izango direnez kirol ekintzak bilakatuko dira nagusi, uztaileko astearteetan Prebentzio Komunitarioko Hondar Kirolak programarekin bat egingo delarik. Ostiraletako txangoek Hondarribiko txoko natural ezberdinetara hurbiltzea izango dute helburu.

Informazio guztia, gaztelekuan bertan, Gazteen Zerbitzuan edota gazteriaren webgunean ere pdf formatoan eskuratzeko aukera. 

1