AZKEN BERRIAK
Txomin Sagarzazu Alkatearen maiatzaren 20ko Bandoa
2020·05·20
Gaur Estatuko Aldizkari Ofizialean Osasun Ministeritzaren SND/422/2020 Agindua argitaratu da, zeinaren bidez COVID-19aren ondorioz sortutako osasun krisian maskara nahitaez erabiltzeko baldintzak zehazten diren. Bihar, 2020ko maiatzaren 21etik aurrera jarriko da indarrean.
Hiritar guztientzat duen garrantzia ikusita, eta ezaguna izan dadin, bere xedapenak transkribatzen dira:
1. artikulua. Xedea.
Agindu honen xedea da herritarrek nahitaez maskara erabiltzea arautzea.
Agindu honetan xedatutakoaren ondorioetarako, aurreko paragrafoan aipatutako betebeharra betetzat joko da sudurra eta ahoa estaltzen dituen edozein maskara, ahal dela higienikoa eta kirurgikoa, erabiliz gero. Nolanahi ere, osasun-agintariek erabilerari buruz emandako jarraibideak bete beharko dira.
2. artikulua Behartutako subjektuak.
1. Sei urtetik gorako pertsonek maskarak erabili beharko dituzte 3. artikuluan adierazitako guneetan.
2. Aurreko lerrokadan jasotako betebeharra ez da honako kasu hauetan eskatuko:
a) Maskara erabiltzeagatik arnasa hartzeko zailtasunen bat duten pertsonak.
b) Behar bezala justifikatutako osasun-arrazoiengatik maskararen erabilera kontraindikatuta duten pertsonak, edo desgaitasun- edo mendetasun-egoeragatik haren erabilera bideraezin egiten duten jokabide-aldaketak dituztenak.
c) Haien izaeragatik beragatik, maskara erabiltzearekin baterazinak diren jarduerak garatzea.
d) Ezinbesteko kausa edo premia-egoera.
3. artikulua. Maskara nahitaez erabili behar den guneak.
Nahitaez erabili beharko da maskara bide publikoan, aire zabaleko espazioetan eta erabilera publikoko edo jendearentzat irekita dagoen edozein espazio itxitan, baldin eta ezinezkoa bada pertsonen arteko segurtasun-tartea gutxienez bi metrokoa izatea.
Agindu honek COVID-19aren kutsatze-aukeren aurrean berehalako prebentzio neurri fisikoak ezartzea du helburu. Zentzu honetan, aipatu nahiko nuke maskarak erabiltzearen xedapena nahitaezkoa dela, espazio ireki zein itxietan, aipatzen diren salbuespenetan izan ezik. Beraz, ez da maskaren erabilpenaren inguruan interpretazio edo baloraziorik egiterik. Erabili egin behar dira beste pertsonekiko gutxienezko bi metroko tartea gordetzeko aukerarik ez dagoen toki guztietan.
Eguneroko bizitza berreskuratzeko bidean faseak betetzen ari gara. Horiek gizartearen ahaleginaren ondorio dira. Hala eta guztiz ere, pertsona guztiek ez dute oraindik ulertzen eta onartzen pasa berri dugun egoeraren larritasuna zein izan den, eta bere jokaera desegokiekin denon osasunaren segurtasuna arriskuan jartzen ari dira.
Maskarak erabiltzearen nahitaezkotasuna gutako bakoitzak gure egunerokotasunean hartu behar duen neurria da. Beraz, ez betetzea argi geratuko da besteen begietara. Hori dela eta, deialdia egin nahi nuke Hondarribiko bizilagun guztiek arrazoia erabili eta maskarak erabiltzearen nahitaezkotasuna bete dezaten.
Hala, eta pertsonen arteko bi metroko distantziarekin, baita eskuak maiz garbitzearekin, osasun prebentzio baldintza egokiak lorrtuko ditugu, eta, COVID-19aren hedapenean zailtasunak ipiniko ditugu.#Hondarribia ez da gelditzen
016