Edukira joan
Mostrar/ocultar menú principal de navegación [eu]

Hondarribia

Habiaratutako portletak
Web edukia bistaratu

Gaurkotasuna

Gaurkotasunaren xehetasuna

Eduki publikatzailea
Atzealdea

Txomin Sagarzazu Alkatearen hitzak ustez adingabeei abusuak egiteagatik atxilotu duten pertsonaren gaiaren inguruan

Hondarribiko herritar bat adingabeei ustez abusuak egiteagatik atxilotu eta espetxeratu izana dela-eta komunikabide batzuetan argitaratutako albisteari dagokionez, honako hau adierazi nahi dut Alkate moduan.

2021·09·03

Hondarribiko herritar bat adingabeei ustez abusuak egiteagatik atxilotu eta espetxeratu izana dela-eta komunikabide batzuetan argitaratutako albisteari dagokionez, honako hau adierazi nahi dut Alkate moduan:

1. Hondarribia hunkituta eta oso triste dago.

2. Nire errespetu osoa adierazi nahi diet biktimei, eta elkartasuna adierazi nahi diet bai biktimei baita haien familiei ere.

3. Gertatutakoa eta bere hedadurari dagokienez, une honetan martxan dagoen jarduketa judiziala errespetatu behar dugu.

4. Alkate naizen aldetik, biktimei eta beren familiei udal zerbitzuegandik beharko duten arreta eskaintzen diet.

5. Gainerako udal-bozeramaileekin batera, adierazpen instituzional bat idazteko eta horrelako ekintzak gaitzesteko kontzentrazio bat egiteko lanean ari gara.