Edukira joan
Mostrar/ocultar menú principal de navegación [eu]

Hondarribia

Habiaratutako portletak
Habiaratutako portletak
Web edukia bistaratu

AZKEN BERRIAK

Eduki publikatzailea
Atzealdea

Txomin Sagarzazu Alkatearen ekainaren 19ko Bandoa

Txomin Sagarzazu Hondarribiko Alkateak Bandoa eman du gaur Larrialdi Egoeraren amaierarekin batera.

2020·06·19


Gaur honako bi arauok argitaratu dira Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian

14/2020 DEKRETUA, ekainaren 18koa, Lehendakariarena, zeinaren bidez deklaratzen baita deseskaladarako planaren 3. fasea gainditu dela. Horrenbestez, indargabetuta geratuko dira alarma-egoeraren esparruan hartutako neurriak, eta 2020ko ekainaren 19ko 00:00etan hasiko da «normaltasun berria».

AGINDUA, 2020ko ekainaren 18koa, Osasuneko sailburuarena, COVID-19ak eragindako osasun-krisialdiari aurre egiteko beharrezko prebentzio-neurriei buruzkoa, Normaltasun Berrirako Trantsiziorako Planaren 3. fasea gainditu eta gero.

Arau horiek, bereziki bigarrenak, COVID-19aren pandemiaren ondorioz aitortutako alarma-egoeraren bukaeratik aurrera gure bizitzak garatzeko xedapenak ezartzen dituzte.

Akats larria egingo genuke arau hauek argitaratzearekin eta, ondorioz, alarma-egoera praktikan bertan behera uztearekin, azkenean, osasun-krisia amaitu dela ulertuko bagenu; ez ditugula kontuan hartu behar azken hilabeteetan gure eguneroko bizitzaren garapena baldintzatu duten muga guztiak; gure familia-, gizarte-, lanbide- eta jolas-jarduera guztiak libre eta osorik egin ditzakegula.

Egia da atzean geratu direla gaixotasunak eragindako unerik gogorrenak eta mingarrienak, baina ezin dugu geure burua engainatu. Gaixotasuna ez da desagertu, eta ez dugu osasun-tratamendurik edo txertorik kutsaduratik babesteko edo gaixotasunaren ondorio larriak eta are kaltegarriak arintzeko. Arau horietan bertan, normaltasun berria deritzon horretan jarraitu beharreko jarraibideak ezartzen dira, batez ere, gure gizartearen egitura sozioekonomikoan eta kulturalean.

Hortaz, berriz ere, eta behar den guztietan egingo dut, dei egiten diot herritar guztien erantzukizunari, osasun-segurtasunerako neurriak betetzeko orduan arreta berezia jartzeko, neurri horien jarraipena eta betetzea guztiz beharrezkoak baitira gaixotasunaren berragerraldiak saihesteko. Berragertze horien ondorioz alarma-egoeraren beste adierazpen bat egin beharko balitz, edo gure bizitzaren garapen normala berriro mugatuko lukeen edozein erabaki hartu beharko balitz, ezinezkoa eta zenbatezina izango litzateke horren ondorioz sortuko liratekeen ondorio sozial eta ekonomiko negatiboen irismena aurreikustea.

Beraz, eskerrak eman nahi dizkiet herritar gehienei, konpromisoz, elkartasunez eta gizalegez osasun-agintariek emandako xedapen guztiak betetzeagatik. Horri esker izan dugu nahi genuen eragin positiboa, eta erabakigarria izan da gaixotasunaren hedapena kontrolatzeko eta alarma-egoera altxatzeko.

Eta eskerrak emateaz gain, Hondarribiko herritar eta bisitari guztiei dei egiten diet, pertsonen artean metro eta erdiko tartea izaten jarrai dezaten, maskarak uneoro eta leku guztietan erabil ditzaten, bereziki nahitaezkoa den kasuetan, eta maiz eskuak garbitu edo hidrogelak erabil ditzaten. COVID-19 gaixotasuna kutsatzearen aurkako borroka betebehar kolektiboa da, eta une honetan gure banakako prebentzio-jarrera egokietan dago haren arma nagusia.


Web edukia bistaratu

#Hondarribia ez da gelditzen

emakumeen aurkako indarkeriari ez
 
900 840 111
016
UDALTZAINGOA
Deporte en casa
943 11 13 13
BAZ
Deporte en casa
943 11 12 11
GIZARTE ZERBITZUAK
Icono telefono
943 11 12 91
ONLINE TRAMITEAK
Icono web