Edukira joan
Mostrar/ocultar menú principal de navegación [eu]

Hondarribia

Habiaratutako portletak
Web edukia bistaratu
Habiaratutako portletak
Habiaratutako portletak
Web edukia bistaratu

AZKEN BERRIAK

Eduki publikatzailea
Atzealdea

Txomin Sagarzazu Alkatearen Bandoa Osasun Ministeritzaren azken aginduen ostean

Txomin Sagarzazu Hondarribiko Alkateak Bandoa eman du, atzoko SND/380/2020 eta SND/381/2020 aginduen ondoren. Kanpoan jarduera fisiko ez-profesionala egin ahal izateko baldintzei buruzkoa eta nekazal ekoizpenak zaindu eta biltzeko jarduera ez-profesionalak egin ahal izateko baldintzei buruzkoak dira Aginduak.

2020·05·01


Bihar, 2020ko maiatzaren 2an, beste urrats bat egingo da herritarren konfinamenduaren pixkanakako itzultze-prozesuan, alarma-egoerak eta osasun-larrialdiaren egoerak zehazten dutenaren arabera.

Horretarako, Osasun Ministeritzak apirilaren 30eko SND/380/2020 agindua eman du, COVID-19 delakoak eragindako osasun-krisian kanpoan jarduera fisiko ez-profesionala egin ahal izateko baldintzei buruzkoa, baita apirilaren 30eko SND/381/2020 Agindua ere, nekazal ekoizpenak zaindu eta biltzeko jarduera ez-profesionalak egin ahal izateko baldintzei buruzkoa.

Osasun ministerioaren lehen aginduan, adin guztietako herritarrek, orain arte egin dituzten jarduerez gain, ondoren zehazten direnak ere egin ahal izango dituzte, nahitaez bete beharreko muga jakin batzuk ezarrita:

-14 urtetik gorako pertsonek profesionalak ez diren jarduera fisikoak lanetik kanpo egiteko etxetik ateratzea:

Egunean behin bakarrik egin ahal izango dira, 6:00etatik 10:00etara, edo 20:00etatik 23:00etara. Espazio libreetan egin ahalko dira, pertsonaren bizilekua dagoen udalerriaren barruan, eta bakarka, non eta ez duen pertsona horrek nahitaez irten behar berarekin bizi den pertsona batekin, etxeko langile batekin edo ohiko zaintzaile batekin.

Ez dago mugatuta, ez eta baztertuta ere, edozein kirol-jarduera, non eta, bere ezaugarriengatik, jarduera horrek ez duen galarazten arestian aipatutako baldintzetako edozein betetzea. Nolanahi ere, jarduera egiterakoan, aplikagarri diren arau orokor guztiak errespetatu beharko dira. Debekatuta dago kirol instalazio itxietara sartzea, eta ezin izango da ibilgailu motordunik edo garraio publikorik erabili jarduera fisikoa egiteko udalerriko edozein tokitara joateko.

-14 urtetik gorako pertsonak paseatzeko etxetik ateratzea:

Egunean behin bakarrik egin ahal izango da, 6:00etatik 10:00etara, edo 20:00etatik 23:00etara. Bakarka egingo da, edo norberarekin bizi den beste pertsona bakarrarekin, edo ohiko zaintzailea edo bere ardurapeko etxeko langilea den pertsona batekin. Irteera horretan ezin izango dute parte hartu 14 urtetik beherakoek.

Pertsona bizi den lekutik kilometro baten eremuan egingo da irteera. Debekatuta dago kirol instalazio itxietara sartzea, eta ezin izango da ibilgailu motordunik edo garraio publikorik erabili udalerriko edozein tokitara paseatzera joateko.

-Etxetik irtetea jarduera fisikoak lanetik kanpo egiteko, eta paseoak egitea mendekotasuna duten edo horretarako laguntza behar duten pertsonen eta 70 urtetik gorako pertsonen artean:

Egunean behin bakarrik egin ahal izango da, 10:00etatik 12:00etara, edo 19:00etatik 20:00etara. Aurreko bi ataletan aipatzen diren baldintza beretan garatuko da.

-14 urtetik beherakoek etxetik irtetea:

Egunean behin bakarrik egin ahal izango da, 12:00etatik 19:00etara, joan den apirilaren 26an ezarritako baldintza beretan, nahitaez bete beharrekoak izango direnak.

-Salbuespenak:

Salbuespen gisa, ordutegi-tarteak ez dira beteko mediku-arrazoiak daudenean, eta pertsona nagusien, adingabeen edo ezgaitasunak dituzten pertsonen laguntzaileen kontziliazio egoeretan. Kasu guztietan, arrazoi horiek behar bezala justifikatu beharko dira, bidezkoa bada.

Jarduera fisikoak egin eta paseatzeko aukeretatik kanpo daude COVID-19aren zantzuak dituztenak, berrogeialdian edo bakartuta daudenak, edo adinekoen zentro soziosanitarioetan bizi direnak.

-Beste baldintza batzuk:

Jendea biltzen den tokiak eta beharrezkoak ez diren geldialdiak saihestu beharko dira. Pertsonen arteko osasun segurtasunerako bi metroko tartea utzi beharko da, laguntzaileaen kasuan izan ezik. Bereziki, eta azken honetarako, eremu publiko guztietan oinezkoek lehentasuna izango dute beti bizikleten aldean, bidegorrian izan ezik.

Osasun Ministeritzak emandako bigarren aginduak, pertsona ez-profesionalek baratzeetan zaintze eta bilketa lanak egiteko joan-etorriak egiteko aukera ematen du, baldintza hauek betez gero:

Joan-etorria udalerri berean edo ondoko udalerri batean bakarrik egin ahal izango da; hala ere, baldintza hori salbuespen izango da animaliak zaindu beharra izanez gero, edo autokontsumoko baratzeei dagokienez, interesdunaren egoera sozioekonomikoak bere biziraupena zaintzeko ezinbestekoa egiten duenean. Hori egiaztatu egin beharko da, halakorik bada.

Denbora hori ezinbestekoa izango da ezinbesteko lanak egiteko, behar bezala justifikatutako kasuetan izan ezik.

Joan-etorria bakarka egingo da, baldin eta ezgaitasuna duen pertsona bati laguntzen bazaio, adingabea edo adinekoa izan, edota justifikatutako beste arrazoi batengatik.

Aipatutako Ministeritza-Aginduek herritarren mugikortasunerako ematen dituzten aukerak ikusita, dagoeneko onartzen ziren jarduerak garatzearekin batera, bistan da pertsonak kalera irten eta hainbat jarduera batera egingo direla bide eta leku publiko beretan. Horren aurrean, funtsezkoa da herritar guztien kontzientziazioa, erantzukizuna eta autokontrola, gure jokabideak, nahi gabe bada ere, COVID-19 kutsatzeko eta zabaltzeko aliatu bihur ez daitezen. Gaixotasun honek, denok dakigun bezala, kutsatzeko gaitasun izugarria du.

Hondarribiko herritar gehienek erakutsi dugu konpromiso argia dugula gure gizarte osoan murgilduta dagoen osasun-krisia gainditzeko helburu komuna lortzeko. Horregatik, berriro ere eskerrak ematen dizkizuet guztiei elkartasuna, ulermena eta lankidetza eskaintzeagatik. Eskerrik asko.

Hala ere, beharbada norberaren eta besteren osasunerako beren jarrerak eragin ditzakeen ondorio larrien ezagutza faltagatik modu ez-solidarioan, eta batzuetan erabat jakinaren gainean, osasun-determinazioak betetzen ez dituzten herritarren sektore txiki horrengana jo beharrean nago.

Horregatik, zuzenean eta berariaz eskatzen diot herritarren sektore honi bere erantzukizuna har dezan osasun agintariek emandako determinazioak betetzeko.


Web edukia bistaratu

#Hondarribia ez da gelditzen

emakumeen aurkako indarkeriari ez
 
900 840 111
016
UDALTZAINGOA
Deporte en casa
943 11 13 13
BAZ
Deporte en casa
943 11 12 11
GIZARTE ZERBITZUAK
Icono telefono
943 11 12 91
ONLINE TRAMITEAK
Icono web