Edukira joan
Mostrar/ocultar menú principal de navegación [eu]

Hondarribia

Habiaratutako portletak
Web edukia bistaratu
Habiaratutako portletak
Habiaratutako portletak
Web edukia bistaratu

AZKEN BERRIAK

Eduki publikatzailea
Atzealdea

Txomin Sagarzazu Alkatearen maiatzaren 3ko Bandoa Estatuko Gobernuaren azken Aginduak ondoren

Txomin Sagarzazu Alkateak Bandoa eman du igande arratsaldez Estatuko Gobernuak eman dituen azken Aginduen inguruan.

2020·05·03


Berriro ere Hondarribiko bizilagun guztiengana eta herritarrengana oro har jotzen dut, alarma-egoerarekin eta osasun-larrialdiarekin zerikusia duten neurri berriak hartu eta indarrean jarri direla eta. Neurri berri horiek gure bizitzak jasaten ari diren aldaketa pixka bat gehiago arinduko dutenez, egoki iruditzen zait COVID-19 deritzonaren biktima guztiak, bereziki zoritxarrez hil direnak, gogoan hartu eta haien etxekoei gure doluminak adieraztea.

Hori esanda, jakinarazten dizuet Estatuko Gobernuak joan den asteartean onartu zuela “Normaltasun berri baterako trantsiziorako plana”. Plan hori hainbat fasetan garatuko da, martxan bata bestearen atzetik jarriko diren faseak, COVID-19ak sortutako pandemiaren bilakaera positiboari begira, eta gaixotasun horren aurkako tratamendua edo txertoa lortzeko aukerei erreparatuta. Era berean, fase horietako bakoitzean hainbat neurri zehazten dira, etorkizun hurbilean gure eguneroko bizitzaren normaltasuna pixkanaka lortzera zuzenduak, martxoaren 15ean zeharo etenda ikusi baitzen normaltasun hura.

Ildo horretatik, gaur hainbat Ministeritza-Agindu argitaratu dira, eta, bakoitzak bere eskumeneko gaiei jarraiki, bihartik aurrera (2020ko maiatzaren 4a) nahitaez bete beharreko neurriak jasotzen dituzte. Hauek dira Ministeritza-Agindu horiek:

 

-Garraio, Mugikortasun eta Hiri Agenda Ministeritzako TMA/384/2020 Agindua, maiatzaren 3koa, garraiobideetan maskarak erabiltzeko jarraibideak ematen dituena eta mugikortasun segurua bermatzeko baldintzak finkatzen dituena, normaltasun berri baterako trantsizio-planaren arabera. Haren determinazioetatik honako hau nabarmendu behar da:

Nahitaezkoa izango da garraio guztietan sudurra        eta ahoa estaltzen dituen maskara erabiltzea.

Garraio pribatuetan, bi lagun joan daitezke eserleku-lerro bakoitzean, beti ere maskara erabiliz eta bidaiarien artean ahalik eta distantzia handiena errespetatuz.

Garraio publikoetan neurri berak hartuko dira, garraio mota bakoitzaren ezaugarrietara egokituak; beraz, edozein zalantza izanez gero, garraio horien arduradunek aipatutako aginduan berariaz jasotako xedapenak bete beharko dituzte.

 

Osasun Ministeritzaren SND/385/2020 Agindua, maiatzaren 2koa, apirilaren 12ko SND/340/2020 Agindua aldatzen duena. Agindu horren bidez, jarduera horrekin zerikusirik ez duten pertsonentzat COVID-19 kutsatzeko arriskua duten eraikinetako esku-hartze obrekin lotutako zenbait jarduera bertan behera uzten dira. Haren determinazioetatik honako hau azpimarratu behar da:

Bertan behera uzten da obrak egiteko debekua hutsik dauden lokaletan, etxebizitzetan edo eraikineko beste eremu mugatu batzuetan, edo bizilagunek obrek dirauten bitartean sarbiderik ez dutenetan, baldin eta: a) langileen eta materialen zirkulazioa mugatu egiten bada sektorizatu gabeko eremu komunetan, eta neurri egokiak hartzen badira lanaldia gauzatzean eraikineko bizilagunekin kontakturik ez izateko; b) lokal, etxebizitza edo eremu horietara sartzea eta irtetea lanaldiaren hasieran eta amaieran egingo dira; eta c) Langileek osasun-agintariek COVID-19-ari aurre egiteko zehazten dituezten prebentzio eta higiene neurriak hartuko dituzte.

Eraikinaren sektorizatu gabeko eremuetara sartzea baimentzen da, obrak egiteko beharrezkoak diren eraikineko zerbitzu-sareekin lotzeko lan puntualak egiteko.

 

Osasun Ministeritzaren maiatzaren 3ko SND/388/2020 Agindua, zenbait denda eta zerbitzu jendaurrera irekitzeko, artxiboak irekitzeko eta kirol profesional eta federatua egiteko baldintzak ezartzen dituena. Haren determinazioetatik honako hau nabarmendu behar da:

Txikizkako merkataritzaren eta zerbitzu profesionalen lokal eta establezimenduak berriro ireki ahal izango dira jendaurrera, irekiera hori herritarren zein langileen osasuna eta segurtasuna babesteko neurri higieniko egokiekin bateratzeko aukera emango duten baldintza batzuk beteko direla bermatzen badute.

Bestalde, ostalaritzaren eta sukaldaritzaren arloan jarduera horiek egin ahal izango dira, dagoeneko baimenduta dagoen etxez etxeko zerbitzuaz gain, bezeroak establezimenduan jaso ahal izango dituen eskarien bidez, beti ere higiene-neurri jakin batzuk, prebentzioa eta lokalaren edukiera errespetatzen badira.

Kirol profesional eta federatuan aritzeko malgutasun neurriei dagokienez, kirol jarduera profesionalera itzultzeko baldintza zehatzak ezarri dira.

Azkenik, Agindu honen bidez, edozein titulartasun eta kudeaketa duten artxiboak jendaurrera berriro irekiko dira eta bere jarduera egiteko eta dagozkion zerbitzuak emateko baldintzak arautzen dira.

Jarduera bakoitzerako Ministeritza-Agindu horietan ezartzen diren neurrien zehaztasuna eta berezitasuna kontuan hartuta, garrantzitsua da jardueretan ardura dutenek eta interesdunek, gaurko Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratutako testu osoetara jotzea, jarduera horiek berriro ireki eta garatzeko arauak bertan jasotzen dira eta.

Argi dago gizarte-bizitzaren normalizaziorako ate berri bat irekitzen dela, eta horrek hausnarketa eskatzen du. Atzo, espero bezala, jarduera fisiko ez-profesionalari eta paseoari lotutako konfinamendu-neurriak indarrean sartzearen ondorioz, adingabeak etxetik ateratzeko aurretik indarrean zeuden neurriekin, lan-jarduerak berriro hasteko neurriekin eta hasieratik baimendutako funtsezko desplazamendu-baimenekin batera, guztiok ikusi ahal izan genuen pertsona asko pilatu zirela gure hiriko une eta eremu jakin batzuetan.

Bistan da orain, azaldutako neurri berri hauen garapenaren baturarekin, gehiago izango direla pertsonen arteko komunikazio, interakzio eta harreman guneak, baita elkarren artean ezezagunak diren haien artean ere. Hori dela eta, guztioi gogorarazi behar dizuet, Hondarribiko bizilagunei eta, oro har, herritarrei, normaltasun sozialerako urrats horiek ez digutela gehiegizko konfiantza eman behar, eta ez dutela gure arreta desbideratu behar segurtasun eta osasun neurriak hartu eta mantentzeak daukaten garrantziaren inguruan.

Gutako bakoitzaren eta guztion borroka, COVID-19a hedatzearen aurkako ekintza kolektibo eta indibiduala, guztiz beharrezkoa da egungoa bezalako uneetan, non, zorionez, gizarte-mugimendurako aukerak berreskuratzen ari garen.

Sufritutakoak pentsarazi behar digu iraganeko osasun-larritasunean berriro erortzea erabat kaltegarria izango litzatekeela gure bizitzako alor guztietan.

Beraz, berriro ere eskerrak eman nahi dizkizuet denei orain arte egindako ahaleginagatik, zeren eta, horren ondorioz, orain ahalegin hori arinduko duten neurriak eman ahal izan direlako. Baina, lehen esan dudan bezala, orain gauden osasun-larrialdia ez da amaitu, eta, horregatik, eskatzen dizuet ez lasaitzeko zuen prebentzioa COVID-19aren kutsatzearen aurka. Eskakizun hau exijentzia bihurtzen dut behin eta berriz osasun gomendio eta betebeharrak, askotan intentzio guztiarekin gainera, jarraitzen ez dituzten haiei begira, kolektibo modura lortu diren emaitza onak arriskuan jartzen baitituzte.


Web edukia bistaratu

#Hondarribia ez da gelditzen

emakumeen aurkako indarkeriari ez
 
900 840 111
016
UDALTZAINGOA
Deporte en casa
943 11 13 13
BAZ
Deporte en casa
943 11 12 11
GIZARTE ZERBITZUAK
Icono telefono
943 11 12 91
ONLINE TRAMITEAK
Icono web