Gaurkotasuna
Atzealdea

Txomin Sagarzazu Alkateak Mendelu eta Eskapatxulorako aurretiazko azterketa eta partehartze prozesua iragarri du

Udala Mendelu eta Eskapatxulo esparruetako aurretiazko antolamentu azterketa burutzen ari da. Datozen asteetan zenbait ekimen burutuko ditu ikerketa hauek aditzera emateko eta bizilagunen aportazioak jasotzeko. Txomin Sagarzazu Alkateak eman du ekimenaren berri.

2019·01·18


Udala Mendelu eta Eskapatxulo esparruetako aurretiazko antolamentu azterketa burutzen ari da. Datozen asteetan zenbait ekimen burutuko ditu ikerketa hauek aditzera emateko eta bizilagunen aportazioak jasotzeko. Txomin Sagarzazu Alkateak eman du ekimenaren berri.

“Argi utzi nahi dut aurretiazko azterketa batzuekin gabiltzala. Orain ez da erabakiak hartzeko unea. Orain aurretiazko ikerketa batzuek egin behar ditugu, hiritarrekin kontrastatu egin nahi dugu, aportazioak jaso eta legez eman beharrezko pausu guztiak eman hiri eraberritze plan berezi bati aurre egiteko”.

“2017ko ekainean onartu genuen Hiri Antolamendurako Plan Orokorrean jasotzen da Mendeluko Iparra eta Eskapatxuloko esparruetarako garapena egitea. Helburua bi inguruak batera eraberritu edo ordenatzea da, ezin bait daitezke bien arazoak separatu” gehitu du Sagarzazuk.

Bilera publikoak Mendelu eta Amuten

“Hori dela eta, aurretiazko azterketekin gabiltza, lehenik Udalean ordezkatuta dauden gainontzeko alderdiei aurkeztuko dizkieguna, eta gero bi bilera publiko deituko ditugu. Lehena Mendelun urtarrilaren 28an, eta bigarrena Amuten hilaren 30ean. Biak auzoko  egoitzetan izango dira, arratsaldeko 19:00etan”.

“Bileren ondoren, auzoetan erakusketa bana jarriko dugu aurretiazko azterketa hauek grafikoki azaltzen, eta auzotarren aportazioak jaso nahi ditugu. Horietaz gain, ARMA PLAZA eraikinean beste erakusketa bat jarriko dugu. Informazio guztia gainera www.hondarribia.eus gunean zabalduko dugu”.

“Oso proiektu konplexua da, non administrazio desberdinek dauzkaten eskumenak. Adibide azkar batzuk jartzearren, Mendelu eta Amutalde kaleen ordenazioaz eta Irunekiko loturaz ari gara, Eskapatxuloko jarduera ekonomikoan dabilen inguru osoaren antolatzea, espazio libreen antolamendu eta hobekuntza, urak biltzeko Saura-Enean dagoen urmaela Plaiaundira eramatea… Erabaki asko eta konplexuak dira, urte askotarako lana da, orain lehen urratsak emango dituena. Guretzat, hiri erronka bat da” amaitu du  Sagarzazuk.