Gaurkotasuna
Atzealdea

Txomin Sagarzazu Alkateak 2018. urteko balorazioa egin du

Txomin Sagarzazu Hondarribiko Alkateak gaur amaitzera doan 2018. urtearen balantzea egin du prentsaurrekoan. “2018. urte hau etxebizitzaren urtea bezala definitu daiteke, Muliate II-ko etxebizitzak amaitu, eta Presa I eta II-koen prozesua abian jarri dugu beste 118 babeseko etxebizitza egin eta 230 autoentzako lurpeko aparkalekua egiteko. Horietatik 188 errotazioan joango dira. Hortaz gain, ekimen pribatua bere erritmo azkarra jarraitzen ari da”.

2019·01·02


Txomin Sagarzazu Hondarribiko Alkateak gaur amaitzera doan 2018. urtearen balantzea egin du prentsaurrekoan. “2018. urte hau etxebizitzaren urtea bezala definitu daiteke, Muliate II-ko etxebizitzak amaitu, eta Presa I eta II-koen prozesua abian jarri dugu beste 118 babeseko etxebizitza egin eta 230 autoentzako lurpeko aparkalekua egiteko. Horietatik 188 errotazioan joango dira. Hortaz gain, ekimen pribatua bere erritmo azkarra jarraitzen ari da”.

“2018an administrazio desberdinen arteko lankidetza eta honek emandako emaitza onak aipatu nahi nituzke ere. Adibidez Amuteko biribilgunea Foru Aldundiarekin, Higer bideko errepidea eta pareta Aldundia eta Eusko Jaurlaritzarekin, Irungo Udalarekin batera Zubia zentroa, edota Aldundiarekin batera Jaitzubitik Amutera doan bidegorria, orain eraikitze lanetan dabilena” dio Sagarzazuk.

“Gureak diren proiektuei dagokienez, Santiago kalearen berriritartzea hor dago, Portuko obren aurreko faseekin batuta orotara 15 milioi inbertitu ditugula gogorarazi nahi nuke. Harresietako Plana, Alde Zaharreko Plan Berezia, Kiroletako Plan Estrategikoa edota 2018-2022 Euskarako Plana ere aipatzea garrantzitsua da. Horiek denak abian jarri ditugu”.

“Etorkizun hurbilean, Iturriberriko biribilgunearen egonkortzea hasiko dugu, Udaletxean ere lanak berehala abiatuko ditugu, eta urtarrilean zehar, Mendelu eta Espatxuloko guneen ordenazioaren aurretiko ikerketen berri emango dugu bilera publikoetan” segitu du Sagarzazuk.

Udal giro politikoaren inguruan

Udal giro politikoaren inguruan, Sagarzazu Alkateak desberdinketa egin nahi izan du. “EH BILDU eta PSE-EErekin ia 300.000 euroko akordioetara heldu gera emendakinekin, iaz egin genuen bezala. Giro egokian aritu gerala esango nuke, nahiz bakoitzak berea defendatu”.

“ABOTSANITZ-i dagokionez, Plenoaren ostean bere jarrera gehiegizkoa izan dela iruditu zaigu. Gure aurrekontuak osotasunean emendatu ondoren, proposamen bati osotasunean ezetz esatea eta berau erretiratzea eskatzen denean, guk uste dugu gero ezin direla emendakin partzialei ekin. Gerora beraiekin elkartu gara eta berriz lanean segitzeko asmoa erakutsi dugu”.

“PP alderdiko zinegotziaren jarrera ezin dugu ulertu. Bere udal lana era okerrean bideratu duela uste dugu, udal zerbitzuak hobetzeko proposamenak aurkeztu beharrean epaitegietara jo du behin eta berriz. Sententzia guztiak galdu dituela gogoratu nahi nuke. Agian, Udalarekin zorrak dituen norbait atzetik aholkatzen aritzeak badu zerikusirik”.